Ugao-Miraballes, bi emakumek beste emakume baten irainak eta mehatxuak jasan dituzte, izaera politikoa dela eta


24_0472 Ugao-Miraballes, bi emakumek beste emakume baten irainak eta mehatxuak jasan dituzte, izaera politikoa dela eta

Ugao-Miraballes, bi emakumek beste emakume baten irainak eta mehatxuak jasan dituzte, izaera politikoa dela eta

Prentsa Zerbitzua

2024-08-24

Pertsona batek Ertzaintzaren aurrean salatu du berak eta senide batek beste emakume baten mehatxuak eta irainak jaso dituztela, eta emakumeak bere etxebizitzaren kontra objektuak bota ere egin dituela. Antza denez, susmagarria errieta egiten hasi zaie beren izaera politikoagatik.

Gertakariak gaur goizeko zortzi eta erdiak aldera izan dira, Ugaon, tren-geltokiaren irteeran. Ertzaintzak jakin duenez, hirugarren emakume bat errieta egiten ari zitzaien bi emakumeri, izaera politikoagatik; izan ere, horietako bat EAJko zinegotzia da aipatu udalerrian.

Susmagarriak irainak eta mehatxuak egiten jarraitu du biktimen etxebizitzatik gertu, eta objektuak jaurti ditu fatxadaren kontra, baina ez du kalterik eragin.

Ertzaintzak gertaera horiek argitzeko ikerketa ireki du.