Donostia, gizon bat atxilotu dute, duela astebete gertatutako ustezko sexu-eraso batengatik Ertzaintzak ikerketa bat egin ondoren


24_0475 Donostia, gizon bat atxilotu dute, duela astebete gertatutako ustezko sexu-eraso batengatik Ertzaintzak ikerketa bat egin ondoren

Donostia, gizon bat atxilotu dute, duela astebete gertatutako ustezko sexu-eraso batengatik Ertzaintzak ikerketa bat egin ondoren

Prentsa Zerbitzua

2024-08-25

Ertzaintzako agenteek 27 urteko gizon bat atxilotu dute Donostian, emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita, Gipuzkoako hiriburuko Alde Zaharrean, abuztuaren 18ko goizaldean.

Ertzaintzak sexu-askatasunaren aurkako ustezko delituaren berri izan zuen igandean, abuztuak 18, ospitale batean emakume gazte bati osasun-arreta eman ondoren. Horrela, kasu horietarako protokoloa hasi zen.

Polizia-ikerketari hasiera emateko bildutako datuen arabera, igande goizaldean sexu-erasoa egin zioten emakumeari Donostiako Alde Zaharreko kalezulo batean. Biktimak bultza egin zion erasotzaileari, eta ihes egin ahal izan zuen.

Kasuaren ardura zuten agenteek egindako ikerketei esker, ustezko egilea identifikatu ahal izan zuten, eta atzo, larunbata, atxilotu zuten Gipuzkoako hiriburuan.

Atxilotua Donostiako Guardiako Epaitegiaren esku utzi dute gaur goizean.