Oiartzun, A-8 autobidean furgoneta gidari bat atxilotu dute pertsonen legez kanpoko trafikoagatik


24_0476 Oiartzun, A-8 autobidean furgoneta gidari bat atxilotu dute pertsonen legez kanpoko trafikoagatik

Oiartzun, A-8 autobidean furgoneta gidari bat atxilotu dute pertsonen legez kanpoko trafikoagatik

Servicio de prensa

2024-08-26

34 urteko gizon bat atxilotu dute, gaur goizaldean, A-8 autobidean, Oiartzun parean, pertsonen legez kanpoko trafikoaren edo immigrazio klandestinoaren akusaziopean. Egoera irregularrean zeuden hamabi gizon zeramatzan Frantziatik Portugalera.

Astelehen honetako lehen orduetan, Ertzaintzaren patruila batek alderrai zirkulatzen ari zen furgoneta bat geldiarazi du A-8 autobidean, Oiartzun parean.

Ertzainek gidaria eta furgoneta okupatzen zuten hamabi pertsonak identifikatu dituzte; guztiak ziren atzerritarrak eta egoera irregularrean bidaiatzen ari ziren Frantziatik Portugalera.

Furgonetako gidaria atxilotu dute pertsonen legez kanpoko trafikoaren edo immigrazio klandestinoaren ustezko delituagatik, bidaiariek 300 eta 600 euro artean ordaindu izana onartu ostean.

Atxilotua polizia-dependentzietara eraman zuten, bidezko eginbideei hasiera emateko. Eginbideak amaitzean, epailearen esku utziko dute.