Categorías: albisteak-berriak

Tolosako kirol instalazioen kudeaketarako kontratua adostasunez suntsitzeko akordioa eta kontratu berriaren esleipena, ostiraleko ezohiko bilkuran eztabaidagai

  • Udalak eta BPXport enpresak adostu dituzte akordiorako baldintzak eta konpromisoak, eta ostiraleko osoko bilkuran onartu ostean gauzatuko da.
  • Paraleloan, bi urterako zerbitzu kontratu berriaren lizitazioan baloratu dira jasotako proposamenak, eta Kirolzer S.L.-k lortu du puntuaziorik altuena.

Tolosako udal kirol instalazioen kudeaketaren aferan urrats garrantzitsuak emango dira aste honetan. Ostiralean, 11:00etan egingo den ezohiko osoko bilkuran gaur egungo kontratuari eta etorkizuneko lizitazioari buruzko erabakiak izango dira eztabaidagai.

Alde batetik, gaur egun indarrean dagoen emakida kontratua deusezteko akordioa erdietsi dute udalak eta BPXport enpresak, eta bi aldeek sinatu beharreko adostasun testuaren onarpena eztabaidatuko da, aurrez abiatutako espedientea behin betiko iraungitzat jo eta gero. Era berean datozen bi urteotarako zerbitzu kontratu berriaren adjudikazioa egingo da.

Jarrera aldaketa, akordioa gauzatzeko giltzarri

Tolosako Udalak 2023ko azaroan emakida-kontratua suntsiarazteko prozedurari hasiera eman zion. Hiru ziren erabaki hori hartzeko udalaren argudio nagusiak, eta horietako biren kasuan enpresak izan duen jarrera aldaketak ahalbidetu du akordioa.

Alor ekonomikoa zen eztabaida iturri nagusietako bat. 2022ko azken lauhileko eta 2023ko ekitaldiko kontuetan kontratuan jaso gabeko gastu-kontzeptuak sartu zituen enpresak, eta horrek, aurreikusitako gastua handitu ez ezik, nabarmen eragiten zuen bideragarritasun ekonomikoan. Bada, dokumentazio hori eguneratuta erregistratu du BPXportek, kontratuan ezarritako baldintzak errespetatuta eta gastu orokorren kontzeptua kenduta, alegia.

Egin beharreko inbertsioak egiteari uztea izan zen kontratua deusezteko udalaren beste argudioetako bat. Bada, kontratua suntsiarazteko ezarritako datara arte emakida-kontratua betetzeko falta diren inbertsioak gauzatzeko konpromisoa hartu du enpresak. Inbertsio horien zenbatekoa 155.910,62 eurokoa da. Beste horrenbeste gertatuko da birjartzeko inbertsioekin eta  74.491,67 euro bideratuko ditu helburu horretara. Inbertsio horien artean dira, besteak beste, kantxaren leuntzea, futbol zelaiko LED argiteria, teniseko pistak egokitzea edota kiroletako material eta fitness ekipamendu berria.

Andu Martinez de Rituerto alkateak azaldu duenez, «lehen unetik udaletik akordioaren bidea lehenetsi genuen, baina ez zirenez horretarako baldintzak betetzen, aldebakartasunez hartu behar izan genuen kontratua deusezteko bidea, pisuzko arrazoiak zeudela ikusita. Bada, enpresak zuzendaritza aldatzearekin batera, desadostasuna eragiten zuten bi puntutan jarrera nabarmenen aldatu du eta horrek posible egin du akordioa bideratu ahal izatea».

Datozen bi urteotarako zerbitzu-kontratua, Kirolzer enpresarentzat

Era berean, azken hilabeteotan hurrengo bi urteetarako (1+1) zerbitzu-kontratuaren lizitazioan lanean aritu da udala. Proposamenak aurkezteko epean bi proposamen jaso ziren: BPXport eta Kirolzer enpresenak, hain zuzen.

Abuztuan aztertu eta baloratu dira biak ala biak, eta Kirolzer S.L. enpresak aurkeztutakoak lortu du puntuaziorik altuena. Ostiraleko osoko bilkuran egingo da kontratuaren esleipena, ordurako enpresak dagokion dokumentazio guztia aurkezten badu.

Orain artekoarekin alderatuta, ez da emakida-kontratu bat izango, zerbitzu-kontratua baizik, horrek zerbitzuak eman ahal izatea are gehiago bermatuko baitu. Gehienez bi urterako kontratua izango da, urtebetekoa, beste urte batez luzatzeko aukera ematen duena.

«Trantsizio epe bat zabalduko da orain. Kontuan hartu behar da 2020az geroztik zerbitzuen prestazioan eragin negatiboa izan duten egoera asko suertatu direla, pandemia eta grebak, esaterako, eta egonkortasun eta bideragarritasun-aldi bat behar da. Bitarte horretarako hiru helburu finkatu ditugu: jarduera osoa berreskuratzea; jasangarritasun energetikoaren arloan inbertsioak egitea; eta etorkizuneko kudeaketa-ereduari buruzko hausnarketa bat abiatzea», azaldu du alkateak.

Egoera ezberdinak, epeei dagokienean

Udalaren eta BPXportek adostutako kontratuaren suntsiarazpenaren eraginkortasun-data 2024ko irailaren 1a izango da. Hala ere, gutxienez kontratu berria formalizatu arte zerbitzua emango du BPXportek.

Horretarako, irailaren 1etik aurrera suertatu litezkeen bi egoera aurreikusi dira akordioaren barruan. Alde batetik, kontratu berria ohiko epeetan formalizatzen bada -normalean 15 egun inguru behar izaten dira-, orain arteko baldintza beretan emango du zerbitzua; bi aldeen borondatearekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik zerbitzu-kontratu berria ezin bada indarrean jarri epe horietan eta gehiago luzatzen bada, BPXportek konpromisoa hartu du zerbitzua ematen jarraitzeko, baina, kasu honetan, zerbitzu-kontratu baten baldintzekin, kontratu berria sinatzen den arte.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Donostian atxilotu dute lapurtutako ibilgailu batekin, gidabaimenik gabe eta alkoholdun edarien eraginpean, zirkulatzen ari zenean

Ertzainek 32 urteko gizon bat atxilotu dute gaur, asteazkena, goizaldean, aurretik lapurtu duen ibilgailu bat…

5 horas hace

Donostia, arma zuri batekin egindako erasoaren egilea atxilotu dute

25_0039 Donostia, arma zuri batekin egindako erasoaren egilea atxilotu dute Donostia, arma zuri batekin egindako…

5 horas hace

El lehendakari sostiene que Euskadi «debe pasar de ser un País que sale al mundo, a un País que juega la partida en el mundo”

En la presentación de la estrategia Euskadi Globala, el lehendakari, Imanol Pradales, sostuvo que “debemos…

5 horas hace

Valoran la posibilidad de que la Mugi virtual sirva para pagar en los taxis de Gipuzkoa

La diputada de Movilidad, Turismo y Ordenación del Territorio, Azahara Domínguez, se ha reunido con…

5 horas hace

Juzgan a un hombre en Gipuzkoa por presuntos abusos sexuales a su esposa y maltratos a ella y sus dos hijos

La Audiencia de Gipuzkoa juzgará este mes a un hombre acusado de agredir sexualmente a…

5 horas hace

El Día de San Sebastián de 2025 contó con «gran cantidad de público y ambiente inmejorable»

El Ayuntamiento de Donostia ha hecho balance del Día de San Sebastián de 2025, que…

5 horas hace