Categorías: albisteak-berriak

Zarauzko Emakumeen* Etxeak ikasturte berrirako programazioa aurkeztu du

Zarauzko Udaleko Parekidetasun departamentuak Emakumeen* Etxeko ikasturte berrirako programazioa aurkeztu berri du. Bertan, lehen lauhilekoan garatuko diren ikastaro eta ekitaldiak jakitera eman dira. “Emakumeen etxearen helburuen barruan, besteak beste, emakumeon arteko sareak sortzea, esperientziak eta bizipenak partekatzea, elkar entzutea, emakumeoi ikusgarritasuna ematea eta ahalduntzea daude”, adierazi du Gloria Vazquez (PSE-EE) Parekidetasun zinegotziak. “Baina bereziki, gure Emakumeen* Etxea indarkeria matxista sufritzen duten emakumeentzako laguntza lortu ahal izateko bide nagusietako bat da”.

Gaur egun hainbat zerbitzu eskaintzen dira espazio honetan: aholkularitza psikologiko eta juridikoa, atzerriko tituluen homologazioa, topaguneak, liburutegia… Honez gain, Zarauzko Emakumeen* Etxeko mahaiarekin elkarlanean urtero programazio desberdina lantzen da eta, horren baitan, garrantzi berezia dauka Jabetze Eskolak.

Hurrengo lauhilabeterako programazio erakargarria antolatu du Emakumeen* Etxeak: Jabetze Eskolako zazpi ikastaro, hiru hitzaldi eta ikuskizun bat eskaintzen dira. Gainera, urte osoan zehar garatuko diren bi tertulia literario feminista talde ere eskaintzen dira, bata euskaraz eta bestea gazteleraz.

Hauek dira urtea amaitu bitartean eskainiko diren Jabetze Eskolako zazpi ikastaroak:

–    Oinarrizko konponketa elektrikoak.
–    AMARTE, dinámicas artísticas grupales.
–    Noka ikastaroa.
–    La violencia en las relaciones, del mal trato al buen trato.
–    Zoru Pelbikoa.
–    Fantasia Tailerra.
–    Organiza tus finanzas.

Izena emateko epea irailaren 16an amaitzen da eta kurtsoen iraupena abendura bitartekoa izango da. Kurtso hauen aurkezpena egiteko, aurkezpen saio bat antolatu da datorren irailaren 11n, arratsaldeko 18:30ean Emakumeen* etxean. Bertan, ikastaro hauek emango dituzten irakasleak egongo dira azalpenak emateko eta izan daitezkeen zalantza guztiak argitzeko.

Jabetze eskolaz gain, hiru hitzaldi antolatu dira:

–    Zaintzaren inguruko tailerra (Irati Mogollón) –> Irailak 18.
–    Autodefensa feminista (Maitena Monroy) -> Irailak 26.
–    Elikadura osasuntsua eta gorputz aniztasuna (Eli Gallego,Garazi Lizarraga eta Jone Larrañaga) -> Urriak 9 eta 23.

Esan bezala, urte osoan zehar bi tertulia literario feminista izango dira, bata euskaraz eta bestea gazteleraz: ‘Irakurle Eskola Feminista’, Iratxe Retolazarekin; eta ‘Escritoras del Mundo’, Isabel Allenderekin. Tertulia hauetan parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea.

Amaitzeko, ‘Llámalo X’ ikuskizuna eskainiko da urriaren 30ean Modelo Aretoan, 20:00etan, sexualitate femeninoaren inguruan hausnartzeko.

Egitarau osoaren inguruko Informazio guztia Emakumeen* Etxearen webgunean eta sare sozialetan eskuragarri dago.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Loiu, gizon bat atxilotu dute enpresa bateko bulegoetan lapurtzeagatik

24_0533 Loiu, gizon bat atxilotu dute enpresa bateko bulegoetan lapurtzeagatik Loiu, gizon bat atxilotu dute…

11 horas hace

Gasteiz, hiru atxilotu droga-trafikoagatik

Ertzaintzak 47, 25 eta 24 urteko hiru gizon atxilotu ditu gaur, ostirala, goizaldean Gasteizen, osasun…

1 día hace

Nazioartekotzeko aukera berriak: Australiak energia berriztagarrien ekimen berriak aurkeztu ditu

Australia energia berriztagarrien azpiegiturak eraldatzeko prozesuan dago. Horretarako, nazioarteko enpresentzat aukera berriak aurkezten dituzten hainbat…

1 día hace

La Diputación Foral de Bizkaia destina 111.000 euros para fortalecer cuatro másteres de UPV/EHU vinculados al ámbito empresarial

La Diputación Foral de Bizkaia contribuirá con 111.000 euros la impartición de cuatro másteres de…

1 día hace

Ingresa en prisión el presunto autor de una agresión sexual denunciada en Donostia

El hombre de 42 años de edad arrestado recientemente por ser el presunto autor de…

1 día hace

Detenido un hombre en Lazkao por una agresión con arma blanca ocurrida en Ordizia

Un varón de 32 años de edad ha sido detenido en Lazkao acusado de un…

1 día hace