Atxilotu bat eta ikertu bat adingabe bati Valle de Trápaga-Trapagaranen indarrez lapurtzeagatik

Ertzaintzako agenteek gazte bat atxilotu dute gaur goizaldean Valle de Trápaga-Trapagaranen (Bizkaia) adingabe bati indarrez lapurtzeagatik eta lesioak eragiteagatik. Beste gazte bat, hau ere adingabea, gertakari berberengatik ikertu dute.

Gaur goizaldeko 00:45ak aldera, La Escontrilla auzoko jai-esparruan, 14 urteko adingabe batek bere diru-zorroa lapurtu zion 16 urteko biktimari. Biktima, gertatutakoa ikusita, gelditzeko esan zion egileari, eta lapurtutakoa itzultzeko eskatu zion. Une horretan, 22 urteko beste gazte batek aurpegian jo zuen biktima, eta lurrera bota zuen. Bi egileek ostikadak eman zizkioten biktimari, eta, ondoren, alde egin zuten handik, lapurtutako diru-zorroarekin.

Biktimaren lagunek liskarraren berri eman zuten, eta Sestaoko Ertzain-etxeko patruilek berehala esku hartu zutenez, 22 urteko gaztea atxilotu zuten indarkeriaz egindako lapurretagatik eta 14 urteko egilea inputatu zuten. Biktima bertan artatu zuten osasun-baliabideek, eta, ondoren, San Eloy Ospitalean.

Atxilotuak aurrekariak ditu antzeko gertakariengatik, eta ertzainetxera eraman zuten dagozkion eginbideak egiteko. Han jarraitzen du epailearen esku utzi arte.