Ertzaintzak berreskuratu egin du Lehendakariak erabilitako ibilgailu batetik gaur goizean Portugaleten lapurtutako materiala


24_0485 Ertzaintzak berreskuratu egin du Lehendakariak erabilitako ibilgailu batetik gaur goizean Portugaleten lapurtutako materiala

Ertzaintzak berreskuratu egin du Lehendakariak erabilitako ibilgailu batetik gaur goizean Portugaleten lapurtutako materiala

Servicio de prensa

2024-08-30

Ertzaintzak ikerketa abiatu du gaur goizeko lehen orduan Portugaleteko Bizkaia Zubi inguruan aparkatuta zegoen Lehendakariak erabilitako ibilgailu baten barruan izandako lapurreta baten egilea identifikatzeko. Lapurtutako objektuak Bizkaiko herri berean aurkitu dituzte handik gutxira.

Gertaera gaur goizeko hamar eta erdiak inguruan izan da. Lehendakariaren bizkartzainak konturatu dira, ibilgailuaren maletategitik hiru motxila lapurtu dituztela, balen aurkako txaleko eta munizio-kargagailuekin.

Berehala, ikerketa jarri dute abian, eta, horri esker, lapurtutako materiala berreskuratu ahal izan dute handik gutxira, inguruko eremu batean abandonatuta aurkitu ostean. Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du, gertakariaren egilea edo egileak nor diren jakiteko.