Euskaltel-Euskadi taldeak ihesaldian parte hartzeko eta Espainiako Vueltan protagonista izateko borrokatu zuen atzo beste egun batez, oraingoan saririk gabe 12. etapan, Ourensetik La Manzanedara 137,5 kilometroko etapan.
Lasterketa azkar atera zen berriro, eta txirrindulari laranjak ihesaldietan sartzen saiatu ziren Ribeira Sacrako ibilbide zorrotzean. Hala ere, ezin izan dute helburua lortu 45 kilometroren ostean sortzen zen hamar txirrindulariko ihesaldian. Azken igoeran, 15,5 kilometro % 4,7ra, Mikel Bizkarra faboritoen taldean helmugaratu zen. Garaipena Pablo Castrillok (EKP) eskuratu du eta Ben O’Connorrek (DAT) lider jarraitzen du.
Gaur 13. etapa ospatatuko da, 175 kilometro Lugotik Ancares mendateraino, 7,5 kilometro % 9,3ra, azken bostak % 12ko batez bestekoarekin eta % 15eko aldapekin. Campo de Arbre (3.a, 33,9 km), O Portelo (2.a, 75,2 km) eta Llumeras (2.a, 155,6 km) mendateak Ancareseko azken igoeraren aurretik gainditu beharko dituzte txirrindulariek.
Xabier Berasategi, Mikel Bizkarra, Joan Bou, Xabier Isasa, Txomin Juaristi, Gotzon Martín eta Luis Ángel Maté -Jon Aberasturik seigarren etapan utzi zuen lasterketa- dira 2024ko Vueltan lehian jarraitzen duten zazpi txirrindulariak, Jorge Azanza eta Pello Olaberriaren kirol zuzendaritzapean.
Hurrengo etapak:
Irailak 2, astelehena. Atseden eguna
Ertzainek 32 urteko gizon bat atxilotu dute gaur, asteazkena, goizaldean, aurretik lapurtu duen ibilgailu bat…
25_0039 Donostia, arma zuri batekin egindako erasoaren egilea atxilotu dute Donostia, arma zuri batekin egindako…
En la presentación de la estrategia Euskadi Globala, el lehendakari, Imanol Pradales, sostuvo que “debemos…
La diputada de Movilidad, Turismo y Ordenación del Territorio, Azahara Domínguez, se ha reunido con…
La Audiencia de Gipuzkoa juzgará este mes a un hombre acusado de agredir sexualmente a…
El Ayuntamiento de Donostia ha hecho balance del Día de San Sebastián de 2025, que…