Gizon bat ikerketapean dago sexu-erasoagatik Bakion


24_0486 Gizon bat ikerketapean dago sexu-erasoagatik Bakion

Gizon bat ikerketapean dago sexu-erasoagatik Bakion

Prentsa zerbitzua

2024-08-31

Gernikako Ertzain-etxeko agenteek, gaur goizaldean, gizon baten aurkako ikerketa-diligentziak ireki dituzte, atzo goizaldean izandako sexu-eraso batengatik.

Gertakariak ostiral goizaldeko bostak eta laurden aldera izan ziren, Bakioko jai-esparruan, 48 urteko gizon batek emakume bati ukituak egin baitzizkion.

Gertakariaren berri izan ondoren, Ertzaintzaren patruila bat Bakioko jai-esparrura joan zen, gizona identifikatze aldera. Une horretan, antzeko gertakariengatik bilatu eta atxilotzeko agindu judiziala zuela egiaztatu zuten —Logroñoko epaitegi batek emandako agindua—.

Agenteek agindua bete, eta jakinarazi zioten sexu-erasoaren delituagatik ikerketapean zegoela.

Atxilotua polizia-dependentzietara eraman zuten, bidezko tramiteak egiteko eta, tramiteak amaitutakoan, epailearen aurrera eramateko.