Categorías: albisteak-berriak

Gizon bat ikerketapean dago sexu-erasoagatik Bakion


24_0486 Gizon bat ikerketapean dago sexu-erasoagatik Bakion

Gizon bat ikerketapean dago sexu-erasoagatik Bakion

Prentsa zerbitzua

2024-08-31

Gernikako Ertzain-etxeko agenteek, gaur goizaldean, gizon baten aurkako ikerketa-diligentziak ireki dituzte, atzo goizaldean izandako sexu-eraso batengatik.

Gertakariak ostiral goizaldeko bostak eta laurden aldera izan ziren, Bakioko jai-esparruan, 48 urteko gizon batek emakume bati ukituak egin baitzizkion.

Gertakariaren berri izan ondoren, Ertzaintzaren patruila bat Bakioko jai-esparrura joan zen, gizona identifikatze aldera. Une horretan, antzeko gertakariengatik bilatu eta atxilotzeko agindu judiziala zuela egiaztatu zuten —Logroñoko epaitegi batek emandako agindua—.

Agenteek agindua bete, eta jakinarazi zioten sexu-erasoaren delituagatik ikerketapean zegoela.

Atxilotua polizia-dependentzietara eraman zuten, bidezko tramiteak egiteko eta, tramiteak amaitutakoan, epailearen aurrera eramateko.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Nafarroako Gobernuak lankidetza hitzarmena berritu du Kontu Ganberarekin, Nafarroako Nazioarteko Planaren ezarpenean indarrak batzeko

Enpresen Sustapenerako Zuzendaritza Nagusiak eta Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganbera Ofizialak akordioa formalizatu dute…

13 horas hace

Hezkuntzak osteguneko grebaren aurrean egindako proposamenak entzun aurretik Mahai Sektoriala utzi duten sindikatuen jarrera arbuiatu du

Pamplona. Sede del Departamento de Educación y Cultura. A partir del 2003, Departamento de Educación.…

13 horas hace

Nafarroa Koloretan 2024ko sarirako hautagaitzak aurkezteko epea zabalik

Gaur irekiko da epea interesdunek Nafarroa Koloretan sarirako hautagaitzak aurkez ditzaten. Sari hori Etxebizitzako, Gazteriako…

13 horas hace

Lurralde Kohesioak landagunean inklusio digitala sustatu du gaikuntza-ikastaroen bidez

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Nafarroako landaguneetan inklusio digitala sustatzen…

13 horas hace

Amaitu dira Felix Echegaray egoitzako Adingabeak Behatzeko eta Hartzeko Zentro berria eraberritzeko lanak

Amaitu dira babesgabetasun-arriskuan dauden neska-mutilak baloratzeko Behaketa eta Harrera Zentro berriaren obrak. Zentro hori Félix…

13 horas hace

Irujo kontseilariak nabarmendu duenez, “Nafarroak ekosistema handia du medikuntza pertsonalizatua I+Garen bidez garatzeko”

Mikel Irujo Nafarroako Gobernuko Industria eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak adierazi duenez, “Nafarroak…

13 horas hace