Larrialdi Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Ernio mendilerroan


24_0490 Larrialdi Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Ernio mendilerroan

Larrialdi Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Ernio mendilerroan

Servicio de prensa

2024-09-01

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek gaur eguerdian lesioa izan duen mendizale bat erreskatatu dute Ernio mendian. Helikoptero batek anbulantziaraino eraman du zauritua.

Eguerdiko hamabiak pasata, 60 urteko gizon batek 112 larrialdietako telefonora deitu du, lesio batek Ernio mendilerroan aurrera egitea eragozten ziola ohartarazteko. Mendizalea zegoen tokira, Errezilen (Gipuzkoa), ibilgailuz iristerik ez dagoenez gero, Ertzaintzaren helikopteroa mobilizatu dute, Zaintza eta Erreskate Unitateko  Mendiko Ataleko kideekin eta beste larrialdi-zerbitzu batzuekin batera, hala nola suhiltzaileekin.

Azkenean, aireontziak mendizalea Zumarragako futbol-zelairaino eraman du, bertan zain baitzuen ospitalera eramango zuen anbulantzia.