Gaur egun, Osakidetzak Osasun Mentaleko 532 erizain espezialista ditu. Emaginarekin batera, Erizaintzako espezialitaterik zaharrenetakoa da. Bere jarduera-eremua ez da ospitaleetara mugatzen soilik: arreta komunitarioak ere garrantzi berezia hartzen du, gaixotasun mentalekin lotutako zainketak eskatzen dituzten pazienteen kopuru handia dela-eta.
Irailaren 1ean ospatzen da, hain zuzen ere, Osasun Mentaleko Erizaintzaren Munduko Eguna, Hildegard Peplau‑ren ondarea aldarrikatzeko. Hildegard Peplau erizaintza psikiatrikoaren amatzat jotzen da, arlo horretako erizaintzako zainketei buruzko teoria aitzindariengatik. Espezialitate hori 1970etik dago araututa, eta BOEk berak honela definitzen du: «osasun-profesionala, jarrera zientifiko arduratsuarekin eta zientziaren garapenerako une bakoitzean egokiak diren baliabide klinikoak eta teknologikoak erabiliz, arreta espezializatua ematen duena osasun mentalean, erizaintzako zainketak emanez».
Zainketa horiek arreta-maila guztietan egiten dira (hala nola osasun mentalaren sustapenean, prebentzioan, tratamenduan eta errehabilitazioan), eta horien jarduera-eremuak ospitaleko arreta zein arreta komunitarioa hartzen ditu barne, osasun mentaleko zentro espezializatuen, lehen mailako arretako zentroen, etxeen edo gizarte-erakundeen bidez (eskolak, egoitzak, harrera‑zentroak…).
Osasun Mentaleko erizain espezialista izateko, beharrezkoa da prestatzea eta BAEE azterketa egitea. Espezialitate horretako egoiliar‑plaza hautatu ondoren, egoiliar-aldia egiten da bi urtez. Egoiliar-aldia gainditu eta proposatutako ebaluazioak gainditu ondoren, erizainak espezialistaren titulua lortuko du.
Besteak beste, honako eskumen asistentzial hauek ditu: pertsonei zuzendutako osasun mentaleko erizaintzako zainketak baloratzea, diagnostikatzea, planifikatzea, gauzatzea eta ebaluatzea; pazienteari arreta emateko plan integralean parte hartzea; medikamentuak indarreko legeriaren arabera erabiltzea eta horien erabilera indikatzea; osasun mentaleko erizaintzako zainketen gida klinikoak egiten laguntzea; etxez etxeko bisitak programatzea; eta, aditu gisa, erizaintzako profesionalei edo osasuneko beste profesional batzuei aholku ematea.
24_0705 Ertzaintzak eta Erandioko udaleko udaltzaingoek prebentzio-neurriak hartzen jarraitzen dute aisialdirako lokalen inguruan Ertzaintzak eta…
Durante esta madrugada la Ertzaintza ha detenido en la capital vizcaína a dos jóvenes de…
24_0703 Gizon bat hil da zirkulazio-istripuan A-124 errepidean, Lantziegon Gizon bat hil da zirkulazio-istripuan A-124…
24_0702 Un preso intenta evadirse del centro penitenciario de Martutene Un preso intenta evadirse del…
24_0701 Adingabe bat atxilotu dute Bilbon, beste gazte bati hankan sastada bat emateagatik Biktima larri…
24_0700 Zerbitzuz kanpo zegoen ertzain batek lapur bat atzeman du Bilboko bitxi-denda batean lapurtzeagatik Zerbitzuz…