Categorías: albisteak-berriak

Ekintzailetza, garapen pertsonala, konexio eta berrikuntza soziala: U.Lab 2024

Badator U.Lab ikastaroaren 10. edizioa; U Teoriaren bidez (Otto Scharmer)  ekintzailetasuna, garapen pertsonala, konexio eta berrikuntza soziala landuko ditugu prozesu honetan. 

U.Lab-en taldean lan egingo dugu proiektu berriak garatzeko, ekimenak sustatzeko eta parte hartzaileen arteko inspirazio eta kosorkuntza pizteko.

Formakuntza irailaren 25ean hasiko da modu presentzialean, Impact Hub Donostian (Tabakaleran), sorturiko ikasketa eta praktika komunitatean. Doako ikastaroa da eta gainera, online formakuntzarekin osatzeko aukera izango dugu.

Ikasketa eta praktika komunitate honek bi sesio mota izango ditu: alde batetik, ikasketa aktiborako saioak izango ditugu, egutegiak adierazten dituen asteazkenetan (ikus egutegia), 17:00etatik 19:00etara; eta beste alde batetik, laborategi eta praktika saioakeskainiko dira, parte hartzaileek ikasitakoak lehen pertsonan ezagutzeko eta esperimentatzeko aukera izan dezaten.

Ez galdu eraldaketa pertsonal eta profesionala bizitzeko aukera hau. Irailaren 18an aurkezpen online saio bat izango dugu eta irailaren 25ean ikastaroari hasiera emango diogu Impact Hub Donostian.

Bazatoz U Teoria bizitzera?

Zer da?

U Teoria Otto Scharmer-ek garatu zuen Massachusetts Institute of Technology (MIT) zentroan. Teoria honek jakinahiarekin, gupidarekin eta adorearekin dugun konexioa sustatzen duen prozesuan barneratzen gaitu. Helburua, alde batetik, taldeetan, erakundeetan eta gizarte osoan dauden arazoetan sakontzea da eta, bestetik, norberak arazo horiek konpontzeko dituen gaitasun eta zaletasunetan sakontzea.

2015etik, urtero irailetik abendura, Bostoneko Presencing Institutezentroak online kurtsoa eskaintzen du: U.Lab: Leading From the Emerging Future . Sorreratik, Impact Hub Donostiak ikastaro honekin osatzen du U.Lab ikasketa eta praktika laborategia.

Gainera, Impact Hub Donostiak U Kaxa sortu eta partekatu du, lanerako kit hezitzaile eta praktikoa, U teoriaren ibilbidea garatzeko askotariko baliabide erabilgarriekin. Ezagutu U Kaxa eta deskargatu baliabideak hemen.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

600 kilo kokaina atzeman dituzte Salamancan, Ergu Operazioaren esparruan

Operazioan 3 pertsona atxilotu dituzte Ikerketari esker, Iberoamerikatik Kantauri isurialde osora eta Europar Batasuneko beste…

1 día hace

La Diputación de Gipuzkoa pacta los presupuestos con el PP y critica que EH Bildu quisiera «imponer su derecho a veto»

Las negociaciones entre el Gobierno foral y los partidos de la oposición han dado sus…

1 día hace

La Diputación invita a la ciudadanía a un nuevo acto participativo en Navidad

En la plaza de Gipuzkoa se ha instalado el espacio ‘Argitu ongizatea’ para que la…

1 día hace

Qué se considera una piscina mal mantenida

La piscina es un elemento importante en cualquier hogar. El mantenimiento de esta instalación es…

1 día hace

La Fundación Basque Team celebra su Gala de Navidad para repasar los Juegos de París y dar la bienvenida al nuevo ciclo olímpico

Ibone Bengoetxea: “En Europa, y en el mundo, Euskadi tiene presencia y visibilidad gracias a…

1 día hace

Ertzaintza hildako bat eragin duen Bermeoko sute bat ikertzen ari da

24_0707 Ertzaintza hildako bat eragin duen Bermeoko sute bat ikertzen ari da Ertzaintza hildako bat…

4 días hace