Errenterian in fraganti atxilotu dute, etxe batean lapurretan ari zenean


24_0496 Errenterian in fraganti atxilotu dute, etxe batean lapurretan ari zenean

Errenterian in fraganti atxilotu dute, etxe batean lapurretan ari zenean

Servicio de prensa

2024-09-05

Ertzainek 25 urteko gizon bat atxilotu dute gaur, osteguna, goizaldean, Errenterian, etxe bateko bizilagunak etxe barruan lapurretan harrapatu ondoren. Antza denez, baranda batetik eskalatuz eta balkoitik sartu da etxean.

Gaur goizaldeko ordu biak aldera, Errenteriako herritar batek poliziaren laguntza eskatu du bere etxean, pertsona bat etxe barruan lapurretan harrapatu duela esanez.  Inguruan zaintza-lanetan ari zen herritarren babeserako patruila bat hurbildu da adierazitako lekura, eta egiaztatu du salatzaileak etxean atxikita zuela etxeko gela batean aurkitu duen pertsona bat. Antza denez, ustezko lapurra balkoi batetik sartu da etxean, balkoira baranda bat eskalatuz igo ondoren.

Susmagarriak hasieran ez ditu bere datuak eman nahi izan, baina, azkenean, identifikatu ahal izan dute eta, beharrezko frogaketak egin ondoren, atxilotu egin dute. Jarraian, atxilotua polizia-egoitzara eraman dute dagozkion izapideak egitera, ondoren Agintari Judizialaren eskuetan jartzeko.