24_0496 Errenterian in fraganti atxilotu dute, etxe batean lapurretan ari zenean
Servicio de prensa
2024-09-05
Ertzainek 25 urteko gizon bat atxilotu dute gaur, osteguna, goizaldean, Errenterian, etxe bateko bizilagunak etxe barruan lapurretan harrapatu ondoren. Antza denez, baranda batetik eskalatuz eta balkoitik sartu da etxean.
Gaur goizaldeko ordu biak aldera, Errenteriako herritar batek poliziaren laguntza eskatu du bere etxean, pertsona bat etxe barruan lapurretan harrapatu duela esanez. Inguruan zaintza-lanetan ari zen herritarren babeserako patruila bat hurbildu da adierazitako lekura, eta egiaztatu du salatzaileak etxean atxikita zuela etxeko gela batean aurkitu duen pertsona bat. Antza denez, ustezko lapurra balkoi batetik sartu da etxean, balkoira baranda bat eskalatuz igo ondoren.
Susmagarriak hasieran ez ditu bere datuak eman nahi izan, baina, azkenean, identifikatu ahal izan dute eta, beharrezko frogaketak egin ondoren, atxilotu egin dute. Jarraian, atxilotua polizia-egoitzara eraman dute dagozkion izapideak egitera, ondoren Agintari Judizialaren eskuetan jartzeko.
Ertzaintzako agenteek bi gizon atxilotu dituzte iruzurrez gizarte-laguntzetan 300.000 euro inguru jaso ostean. Euskal Enplegu…
Atzo eguerdian, Ertzaintzako agenteek 32 urteko gizon bat atxilotu zuten, segurtasun-enpresa bateko dirua biltzeko furgoneta…
Iraila iristearekin batera, Barakaldoko Udalaren gazte-aisialdirako plataformak bere jarduerari ekingo dio berriro egunotan. Horretarako, zerbitzu…
Programa 16 eta 29 urte bitarteko pertsonei zuzenduta dago, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak Berreskurapen, Eraldaketa…
Barakaldoko Udaleko Garapen Jasangarriaren eta Ingurune Naturalaren Arloak «Metrominuto» bultzatu du. Mapa sinoptiko bat da,…
Zarauzko Udal Euskaltegiak 2024-2025 ikasturteari hasiera eman dio. Aurtengoa, euskaltegiaren 42. ikasturtea izango da eta,…