Basque Trade & Investment-ek (BasqueTrade), SPRI Taldean sartuta dagoen euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak, automobilgintzaren industriako nazioarteko bi azoka nabarmenetan parte hartu du azken hilabeteetan: Consumer Electronics Show (CES) 2024 Las Vegasen eta JSAE 2024 Automobilgintzako Ingeniaritza Erakusketa Yokohaman.
Parte-hartze horren emaitza gisa, bi txosten sakon egin ditu, ekitaldi horietan jasotako informazio garrantzitsua euskal enpresen eskura jarriz.
Azoka hau urteko ekitaldi teknologiko garrantzitsuena da eta edizio honetan 150 herrialdetako 2.300 erakusketari baino gehiago bildu dira, hainbat sektoretako azken berrikuntza teknologikoak erakusteko. Oraingo honetan, bereziki nabarmena izan da automobil-enpresen presentzia, eta horrek agerian utzi du sektorea digitalizatzen ari dela.
Ekitaldi honetan automobilgintzako profesionalak eta ikertzaileak bildu dira, sektoreko ingeniaritzan egin diren azken aurrerapenak aurkezteko.
Bi txosten horiek interesatuta dauden euskal enpresa guztien eskura daude; nahikoa izango da interes hori posta elektroniko honen bidez jakinaraztea:
mzarraonaindia@basquetrade.eus
Dokumentuek azokan erakutsitako produktuen argazki-materiala dute, baita parte hartu duten enpresen, TIER 1 nagusiak eta player berriak, ez hain ezagunak, baina berrikuntzatik hazten eta apustu egiten ari direnak.
Claudio San Martin Estatu Batuetara ateratzetik gertu dago. “Lehorreratzea egiteko negoziazioetan ari gara”, aurreratu du…
Euskadik “guregan eragina duten” erabakiak hartzen diren nazioarteko mahai guztietan izan behar duela aldarrikatu du…
25_0042 Detenido en Donostia-San Sebastián el presunto autor de una agresión sexual Detenido en Donostia-San…
Ertzaintzako agenteek 24 eta 31 urte bitarteko bost gizon atxilotu zituzten atzo arratsaldean, Zumarragako enpresa…
La madrugada de este miércoles la Ertzaintza ha detenido a un hombre de 32 años…
Después de que los leones cayeran por 4-1 ante el Besiktas, la clasificación del Athletic…