Categorías: albisteak-berriak

Amaia Barredo: «Euskal gizarteak gehien behar dutenekin duen konpromisoa bikaina da, hala nola Caritas´entzako Olarizuko» pintxo solidarioa «

Olarizuko erromeria, Gasteiz, HAZI-Eusko Jaurlaritzaren ekimena: «Elkartasuna ez dago krisian«

Amaia Barredok, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak, «euskal gizarteak gehien behar dutenekiko ikusten duen elkartasun eta konpromiso bikaina» nabarmendu du, «gaur arratsaldean Gasteizko Olarizuko erromerian egiaztatu ahal izan denez, Eusko Labeleko» pintxo solidarioan», zeinaren diru-bilketa Caritas´ek egiten duen».

Sailburuak Olarizuko erromerian egindako hainbat ekitalditan parte hartu du gaur arratsaldean, Gasteizko mendi gailurraren azpian dauden zelaietan, Gasteizko udaleko eta gizarteko hainbat ordezkarirekin batera.

Eusko Label txahal-pintxo solidarioa Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren mendeko HAZI erakundearekin antolatzen da, «Elkartasuna ez dago krisian» ekimenaren barruan. Bildutako diru-kopurua Caritasentzat izango da.

Eusko Labelen zigilua duen «burruntzi» txahala Karlos Ibarrondok erre du egun osoan, 18:30´etatik aurrera dastatzeko, haragi pintxoen eran. Ekitaldia Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, HAZIk eta Gasteizko Udalak antolatu dute. Pintxoen banaketaz Caritas arduratzen da. Ekintza duela urte batzuetatik antolatzen da.

Olarizuko erromeria iraileko bigarren astelehenero egiten da, Euskadiko hiriburuaren mugako mugarrien ibilbidea ardatz hartuta. Hainbat jarduera egiten dira, besteak beste, gailurrera igotzea, herri-babarrunak, euskal kirola eta dantza, kukaniak eta haur-jolasak

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Gizon bat atxilotu dute Bilbon adineko emakume bati eraso egiteagatik poltsa lapurtzeko

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu zuten atzo indarkeriaz egindako lapurreta-delitu bat egotzita, adineko emakume bati…

23 horas hace

Bi motorzale zauritu dira Añanan eta Zeanurin izandako bi istriputan

24_0547 Bi motorzale zauritu dira Añanan eta Zeanurin izandako bi istriputan Bi motorzale zauritu dira…

2 días hace

Gasteiz, hiru atxilotu bizikleta bat indarrez lapurtzeagatik

Ertzaintzak 18, 20 eta 25 urteko hiru gazte atxilotu ditu gaur goizaldean Gasteizen, bizikleta bat…

2 días hace

Ertzaintza bere sorrerako balioak gogoratuz garai berrietara egokitu behar dela azpimarratu du Zupiria sailburuak

• Brigada Mugikorraren Unitatearen 40. urteurreneko ekitaldian parte hartu du Segurtasuneko sailburuak. • Brigada Mugikorraren…

2 días hace

Gizon bat atxilotu dute Andoainen droga-trafikoagatik

Ertzaintzako agenteek 46 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo Andoainen, substantzia estupefazienteen trafiko-delitu bat egotzita.…

3 días hace

Bueltan da Parketarrak Donostiako 22 auzotako jolasgune eta plazetara

Urriaren 7tik 25era, familiei eta haurrei euskaraz jolasteko baliabideak emateko Urriaren 7tik 25era izango da…

3 días hace