Categorías: albisteak-berriak

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak milioi bat euro bideratuko ditu kalitate gastronomikoa sustatzeko “Gastrobikain” programari atxikitako laguntzetara (Gobernu BIlera 2024-09-10)

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren aginduari, kalitate gastronomikoa sustatzeko GASTROBIKAIN programari atxikitako laguntzetarako 2024rako deialdia egiten duenari. 2024. eta 2025. ekitaldietarako 1.000.050 euro aurreikusten dira.

Aurreikusitako laguntzen helburua da gastronomiaren eta elikaduraren sektorean estrategikotzat jotzen diren ekimen gastronomikoei laguntza ekonomikoa ematea.  Horretarako, bi motatako laguntzak proposatzen dira: alde batetik, negozio gastronomiko berri bat sustatzeko asmoa duten eta gastronomiako tituludun berri diren gazteentzako laguntzak eta, bestetik, bikaintasuna sendotu nahi duten aintzatetsitako gastronomia-negozioentzako laguntzak.

Laguntzak finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako kredituetatik bakarrik etorriko dira, eta 1.050.000 euro izango dira guztira; horietatik 350.000 euro 2024ko ekitaldiari dagozkio eta 700.000 euro 2025eko ekitaldiari.

Gehieneko diru-zuzkidura horretatik, 630.000 euro proiektu gastronomiko berriak sustatzeko programara bideratuko dira, 210.000 euro 2024ko ekitaldiari dagozkio eta 420.000 2025eko ekitaldiari; eta 420.000 euro bikaintasuna sendotzeko programara bideratuko dira, eta horietatik 140.000 euro 2024ko ekitaldiari dagozkio eta 280.000 2025eko ekitaldiari.

Programetako baten zuzkidura agortzen ez bada, sobera geratu den kopurua beste programari gehituko zaio, baldin eta programa horretan diruz lagundu daitezkeen proiektuak geratuko balira.

Laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak izango dira, kopuru hauekin: negozio gastronomikoen proiektu berrien kasuan, diruz lagundu daitekeen inbertsioaren % 40 gehienez, proiektu bakoitzeko 50.000 euroko mugarekin. Eta bikaintasuna sendotzeko proiektuen kasuan, diruz lagundu daitekeen inbertsioaren % 40 gehienez, proiektu bakoitzeko 80.000 euroko mugarekin.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Gizon bat atxilotu dute Bilbon adineko emakume bati eraso egiteagatik poltsa lapurtzeko

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu zuten atzo indarkeriaz egindako lapurreta-delitu bat egotzita, adineko emakume bati…

23 horas hace

Bi motorzale zauritu dira Añanan eta Zeanurin izandako bi istriputan

24_0547 Bi motorzale zauritu dira Añanan eta Zeanurin izandako bi istriputan Bi motorzale zauritu dira…

2 días hace

Gasteiz, hiru atxilotu bizikleta bat indarrez lapurtzeagatik

Ertzaintzak 18, 20 eta 25 urteko hiru gazte atxilotu ditu gaur goizaldean Gasteizen, bizikleta bat…

2 días hace

Ertzaintza bere sorrerako balioak gogoratuz garai berrietara egokitu behar dela azpimarratu du Zupiria sailburuak

• Brigada Mugikorraren Unitatearen 40. urteurreneko ekitaldian parte hartu du Segurtasuneko sailburuak. • Brigada Mugikorraren…

2 días hace

Gizon bat atxilotu dute Andoainen droga-trafikoagatik

Ertzaintzako agenteek 46 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo Andoainen, substantzia estupefazienteen trafiko-delitu bat egotzita.…

3 días hace

Bueltan da Parketarrak Donostiako 22 auzotako jolasgune eta plazetara

Urriaren 7tik 25era, familiei eta haurrei euskaraz jolasteko baliabideak emateko Urriaren 7tik 25era izango da…

3 días hace