Ertzaintza gizon bat ikertzen ari da telefono mugikorraren bidez adingabe bati sexu-proposamenak egiteagatik


24_0505 Ertzaintza gizon bat ikertzen ari da telefono mugikorraren bidez adingabe bati sexu-proposamenak egiteagatik

Ertzaintza gizon bat ikertzen ari da telefono mugikorraren bidez adingabe bati sexu-proposamenak egiteagatik

Prentsa Zerbitzua

2024-09-10

Ertzaintzak eginbideak ireki dizkio, ikertu gisa, 26 urteko gazte bati ustezko “grooming” kasu batengatik, adingabe bati sexu-proposamenak egin ondoren. Aurretik, adingabearekin argazkiak eta bideoak partekatu zituen telefono mugikorraren bidez. Ikertuak, antza denez, adingabea izango balitz bezala jokatzen zuen, haren konfiantza bereganatzeko.

Ikerketa Gipuzkoan egin dute, Eibarko Ertzain-etxean “grooming” izenez ezagutzen denaren ustezko kasu baten berri emanez salaketa bat jaso ondoren. Dirudienez, gizona eta adingabea orain dela hilabete batzuk jarri ziren harremanetan sare sozialen bidez, eta gizonak adingabea izango balitz bezala jokatzen zuen.  

Biktimaren konfiantza bereganatu zuenean, gizonak argazkiak eta bideoak trukatzea eskatu zion, eta, azkenean, sexu-topaketa baterako aurrez aurre gelditzea proposatu zion, eta biktimak ezezkoa esan ziolako ez ziren elkartu.  

Kasuaz arduratu diren ertzainek identifikatu dute egitate horietan ustez inplikatutako gizona, eta eginbideak ireki dizkiote ikertu gisa sexu-ukigabetasunaren aurkako ustezko delitu batengatik.