Ekintzailetza Lanbide Heziketan sartu izanari esker, urtean 70 enpresa baino gehiago sortzen dira, eta horien biziraupen-indizea % 70ekoa da
Eusko Jaurlaritzak Lanbide Heziketako azken mailako ikasleen artean kultura ekintzailea sustatzeko dirulaguntzen deialdia onartu du gaurko Gobernu Kontseiluan. Etapa horretan, ikasleek sektoreari buruzko beharrezko ezagutza teknikoa dute, eta negozio-ideia bat garatzeko gai dira irakasleen laguntzaz. Modu horretan, negozio-ideiak (produktuen edo zerbitzuen prototipoak) garatzen dituzten enpresa-simulazioko proiektuak sortzen dira.
Kultura ekintzailea sustatzea da Lanbide Heziketaren helburuetako bat. Ikasleen artean trebetasun ekintzaileak sustatzeko gaitasun profesionalak eta pertsonalak indartzea, aldi berean, haien prestakuntzaren zutabeetako bat da.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak deitutako laguntza honek 166.000 euroko inbertsioa dakar, eta ikastetxe bakoitzeko gehieneko zenbatekoa 10.000 eurokoa da.
Euskadiko LHn egindako lanari esker, ohikoa da ikasleek urtean 70 enpresa baino gehiago sortzea. Ikasleek euren ikastetxeetatik lan egiten dute, eta ikastetxeetako irakasleen monitorizazioa eta laguntza dute. Lanbide Heziketaren apustuari esker sortutako enpresen biziraupen-tasa % 70era iristen da.
Ikasgeletan ekintzailetzari emandako bultzadak gaitasun eta jarrera zehatzak lantzeko aukera ematen du; berrikuntza, sormena, autonomia, autokonfiantza, erantzukizun-sena, ekimena… dira ikasleek, euren proiektuak LHko ikastetxearekin eta irakasleekin batera abian jarriz, bereganatzen dituzten ezaugarriak.
Gizarte-kohesioko eta jasangarritasuneko irizpideekin lerrokatutako negozio-ideiak
LHko ikasleek garatzen dituzten ideiek berrikuntzarekin, Garapen Jasangarriko Helburuekin eta ekonomia sozialeko balioekin bat datozen irizpideak bete behar dituzte. Ikastetxeetatik honako alderdiak garatzeko bideratzen dira proiektuak:
Atzo, ostirala, arratsaldean, Ertzaintzako agenteek 45 urteko gizon bat atxilotu zuten Santurtziko ostalaritzako lokal batean…
El siniestro ha tenido lugar esta tarde cuando un total de diez vehículos se han…
25_0031 Urdulizen atxilotu dute herriko atari eta saltokietan kalteak egin ondoren Aurretik alkoholdun edarien botilaz…
Recientemente la Comisión Europea ha autorizado el uso del término «txakoli» para hacer referencia al vino que elaboran…
La Dirección General de Evaluación Ambiental del Ministerio de Transición Ecológica español ha emitido una…
El entrenador del Athletic Club, Ernesto Valverde, ha lamentado la eliminación del Athletic en los…