Categorías: albisteak-berriak

Bazen Behin ipuin kontalarien programa liburutegietan izango da aurten ere

Barakaldok kurtso kulturalari hasiera emango dio familiek ondoen baloratzen duten programetako batekin: Bazen Behin. Irailean hasi eta azarora arte, Barakaldoko haur saila duten udal liburutegiek 5 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzendutako ekimen hau hartuko dute, sektorean esperientzia handia duten ipuin kontalarien eskutik literatur istorioez gozatzeko aukera izan dezaten. Saioak 18:00etatik 19:00etara izango dira eta erabat doakoak izango dira.

Ipuin guztiak euskaraz kontatuko dira, eskolatik kanpo erabil daitezen sustatzeko. Aurten, gainera, 4 saio berezi egingo dira 5 urtetik beherakoentzat. Saio hauek izango dira: irailaren 27an, San Bizente Liburutegian, 1 eta 3 urte bitarteko haurrentzat; urriaren 4an, Lutxanako Liburutegian, 2 eta 4 urte bitarteko haurrentzat; azaroaren 15ean, Arteagabeitiako Liburutegian, 1 eta 3 urte bitarteko haurrentzat; eta azaroaren 22an, Gurutzetako Liburutegian, 2 eta 4 urte bitarteko haurrentzat.

Edizio honetan parte hartu ahal izateko beharrezkoa da ipuin kontalari bakoitzaren aurretik izena ematea, web orriaren bidez edo udal liburutegietan bertan.

Garrantzitsua da gogoratzea haurrek pertsona heldu batekin egon behar dutela. Saioek 25 haur dituzte gehienez, eta, beraz, 25 pertsona heldu gehienez saio bakoitzeko.

«Familiek hobekien baloratzen duten programetako bat da, haurrekin egiteko jarduerak eskatzen baitzizkiguten. Gobernu talde honen apustua da familientzako doako programazioa mantentzen jarraitzea, horrelako proiektuekin, urtebetetik aurrera haurrei kultura gerturatzeko «, azaldu du Nerea Cantero Kultura zinegotziak.

Aurtengo edizioan parte hartuko duten liburutegiak Arteagabeitia, Gururtzeta, Lutxana, Retuerto, Rontegi eta San Bizente dira.

Ipuin kontalarien lehen saioa irailaren 20an hasiko da, San Bizente liburutegian, eta azaroaren 29an amaituko da, bi saioekin: bata Arrontegiko liburutegian eta bestea Arteagabeitiarenean.

La programación completa puede consultarse en la web municipal www.barakaldo.eus y Barakaldo App.

Programazio osoa www.barakaldo.eus eta Barakaldo App webguneetan kontsulta daiteke.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Barakaldoko Gizarte Kohesioaren arloak hirugarren edizioa beteko du, kaleko jokoaren bidez bizikidetza sustatzeko

Jolasean Blai, Esku-hartze Sozioedukatiboko Taldeen (EISE) bidez bultzatua, Antonio Trueba Parkean izango da berriro asteazkenean,…

3 horas hace

Etxeko ekonomia izango da hiruhileko berriaren gai nagusia Barakaldoko Emantzipazio Eskolan

Ikastaroa urriaren 9an hasiko da, 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendutako ordu eta erdiko…

3 horas hace

Fernanda Del Barrioren «HUTSUNE BAT BETETZEKO ENTSEGUAK» izan da BAFFEST jaialdiaren IX. edizioko txapel horia

C. Velak osatutako eta Yone Estivarizek eta Sara Berasalucek koordinatutako epaimahaiak aukeratu du BAFFEST 2024…

3 horas hace

El Ayuntamiento de Bilbao abre el plazo de solicitud de 97 ayudas económicas para apoyar a personas emprendedoras

Las personas interesadas deberán contactar con la unidad de emprendimiento de Bilbao Ekintza. El Ayuntamiento…

3 horas hace

La Diputación Foral de Bizkaia y Unicef Euskadi impulsan la participación infantil y adolescente en las instituciones

La Diputación Foral de Bizkaia y Unicef Euskadi han celebrado el I Encuentro de Participación…

3 horas hace

Detenido en Andoain por tráfico de sustancias estupefacientes

El pasado jueves un hombre de 46 años de edad fue detenido en Andoain por…

3 horas hace