24_0507 Bilbo, emakume bat hil da bikotekideak arma zuriz egindako zaurien ondorioz
Prentsa Zerbitzua
2024-09-12
Gaur goizaldean 34 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon, bere bikotekidea, 31 urteko emakume bat, ustez hiltzeagatik. Santutxu eta Atxuri arteko etxebizitza batean hil da, arma zuriz egindako zaurien ondorioz.
Gertakariak goizaldeko 00:23ak aldera izan dira, Bilboko etxebizitza batean. Bizilagunek Ertzaintzari deitu diote entzuten ari ziren oihu eta zaratengatik, eta berehala bertaratu dira Bilboko Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren patruilak.
Etxe barruan, arma zuri batekin egindako zauri handiak zituen emakume bat aurkitu dute agenteek. Ondoren, mediku batek heriotza egiaztatu du.
Gertakarien ustezko egilea ere bertan zegoen, eta harekin bizi zen biktima. Bilboko udaltzainek kontrolatu eta atxilotu egin dute, Ertzaintzaren agenteekin batera. Antza denez, gizonak arazo psikiatrikoak zituen eta ospitalera eraman dute.
Ertzaintza atestatuaren instrukzioaz eta ikerketaz arduratzen da, eta ez du aurrekaririk, ez eta bikote horrekin lotutako genero-indarkeriaren erregistrorik ere.
25_0026 Ertzaintzak obus bat erretiratu du Hondarribiko etxe bateko lorategitik Ertzaintzak obus bat erretiratu du…
Zinema eta Zientzia zikloaren zortzigarren edizioak denboraren kontzeptuan sakontzea proposatzen du. Helburu horrekin, hamabi film…
Gabonetako geldialdiaren ondoren, Emakumeen* Etxearen jarduna bueltan da eta 2025 urte honen lehen erdirako antolatu…
Jakina da Zarautzen eta zarauztarren elementu adierazgarrietako bat herrian egiten den bizikleten erabilera zabala dela.…
Amalur Landu partehartze prozesua gauzatzearekin batera, Zarauzko Udaleko lorezaintza zerbitzua Salberdin urbanizazio proiektuaren baitan jasota…
Jesus Carrera Olaskoaga hondarribiarra fusilatua izan zenetik 80 urte beteko dira ostegun honetan, urtarrilaren 16an.…