Finantzen Euskal Institutuak (FEI) gazte ekintzaileentzako mailegu bidezko finantzaketa-lerro espezifiko bat jarriko du abian, ekintzailetza babesteko ageriko neurri gisa. Hala aurreratu du gaur Ogasun eta Finantzetako sailburu Noël D ‘Anjouk, AJEBASK Euskadi Enpresari eta Enpresari Gazteen Federazioak Gasteizen antolatutako foroaren inaugurazio-ekitaldian.
D’Anjouk neurri hori kokatu du Eusko Jaurlaritzak hasi berri den legealdi honetan ekintzaileei laguntzeko eta babesteko duen jarreraren barruan, batik bat “gazteentzako kalitatezko enpleguak sortzeko erronkaren barruan, gazteek soldata onak, lan-bizitzarako baldintza onak, asmo handiko garapen profesionala, lan-malgutasun handiagoa eta kontziliazio-aukerak izan ditzaten”.
Ogasun eta Finantzetako sailburuak foro honetan nabarmendu duenez, lankidetza publiko-pribatu «handia» da «Euskadiko garapen ekonomikoaren formula, eta Europan erreferente bat da arlo horretan egin dugun ibilbideagatik». Ildo horretan, D ‘Anjouk klusterren sarea praktika horren «lehen mailako enbaxadore» gisa nabarmendu du.
Sailburuaren iritziz, sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza estua funtsezko tresna izan da Euskadin lehiakortasuna sustatzeko politikak ezar daitezen, eta, gainera, aukera eman du eskura dauden funts publikoen inpaktu soziala handitzeko, merkatuko akatsak zuzentzeko eta inbertsio pribatuak bideratuko dituzten pizgarri eta seinale egokiak ezartzeko.
Ogasun eta Finantzetako sailburuak ekitaldiaren amaiera baliatu du Ajebask Euskadi zoriontzeko eta lehen urrats hauetan bere Sailaren babesa adierazteko, baita planteatutako erronkei keinu egiteko ere: “Gustatuko litzaidake etorkizunari anbizioz begiratu ahal izatea, eta Euskadik bere lehiakortasun-mailak mantentzea eta hobetzea, tokikotik lehiatzen ari baikara mundu global batean; hain zuzen, ziurgabetasunez beterik dagoen eta, aldi berean, aukera izugarriak dituen testuinguru batean”.
25_0026 Ertzaintzak obus bat erretiratu du Hondarribiko etxe bateko lorategitik Ertzaintzak obus bat erretiratu du…
Zinema eta Zientzia zikloaren zortzigarren edizioak denboraren kontzeptuan sakontzea proposatzen du. Helburu horrekin, hamabi film…
Gabonetako geldialdiaren ondoren, Emakumeen* Etxearen jarduna bueltan da eta 2025 urte honen lehen erdirako antolatu…
Jakina da Zarautzen eta zarauztarren elementu adierazgarrietako bat herrian egiten den bizikleten erabilera zabala dela.…
Amalur Landu partehartze prozesua gauzatzearekin batera, Zarauzko Udaleko lorezaintza zerbitzua Salberdin urbanizazio proiektuaren baitan jasota…
Jesus Carrera Olaskoaga hondarribiarra fusilatua izan zenetik 80 urte beteko dira ostegun honetan, urtarrilaren 16an.…