Categorías: albisteak-berriak

Iker Iglesias: “babesa eta bultzada mahastietan eta upategietan lanean ari diren eta eskualde osoaren garapenean euren nagusien lekukoa hartuko duten Arabako Errioxako gazteei”

Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Elikagaien Kalitateko zuzendaria igandean Moredan egingo den Arabako Errioxako Mahats-bilketaren 29. Jaiaren aurkezpenean

Iker Iglesias Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Elikagaien Kalitateko zuzendariak gaur goizean bere babesa eta bultzada helarazi die “mahastietan eta upategietan lanean ari diren eta eskualde osoaren garapenean euren nagusien lekukoa hartuko duten Arabako Errioxako gazteei, bikain kontserbatutako lurralde natural batean berehalako etorkizun oparoa eraikitzen jarraitzeko ilusioan”.

Iglesiasek Arabako Errioxako Mahats-bilketaren XXIX. Jaiaren aurkezpen-ekitaldian parte hartu du. Jaia irailaren 15ean izango da Moredan, eta bertan izango da Amaia Barredo sailburua.  Berarekin batera izan dira Jose María Elvira Arabako Errioxako Kuadrillako presidentea, Mara Garcia Moredako alkatea, Noemí Agirre Nekazaritzako foru-diputatua, Luis López de Sosoaga gozogilea, Arabako Errioxako Mahats-bilketako postrearen sortzailea, eta Arantza Ibañez de Opakua, Vital Fundazioaren zuzendaria, datorren igandeko, irailaren 15eko, programaren xehetasunak ematen.

Iker Iglesiasek gogora ekarri du: “Javier Clemente, Athleticen entrenatzailea, izan zen 1994an Arabako Errioxako Mahats-bilketaren Jaiko lehenengo pregoilaria Guardian, eta 2006an, Moredan, Juan Martínez de Irujo pilotaria arduratu zen jaia iragartzeaz”.

“Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailetik, jai honetan, upategiek elikagaien sektorean duten garrantzia eta gure herriko aberastasunari eta garapen ekonomikoari egiten dioten ekarpena nabarmendu nahi ditugu. Eta batez ere orain, berregokitzeko garai hauetan, nazioarteko merkataritza-estrategia berriak aztertzeko eta kalitatea etengabe hobetzeko garai hauetan. Lan asko egiteko eta, gauzak ongi egitean, itxaropen handiak izateko garaiak dira”, erantsi du Iglesiasek.

Programa

Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitateko zuzendariak azpimarratu du “Arabako Errioxako ekoizpenen kalitatea, gure ardoak Jatorri Deitura Kalifikatuko onenen artean nabarmentzen baititu. Eta gure mahastizainak eta gure upategiak ari dira hori lortzen, eta haiekin gaude Araba osoa eta Euskadi osoa. Horregatik guztiagatik, Moredako Arabako Errioxako Mahats-bilketaren Jai honetan parte hartzera animatzen zaituztet”.

Jaia datorren igandean, irailaren 15ean, izango da Moredan: 10:30ean, Arabako Errioxako dantza-taldeen emanaldia izango da. 11:00etan pregoia eta ekitaldi ofiziala. Mahatsa zapaltzea eta lehenengo muztioaren dastaketa. Arabako Errioxako ardoen dastaketa. 12:00etan Moredako ardoen dastaketa gidatuak. 12:30ean, Aizkolarien Mahats-bilketa Txapelketa Handia. 14:00etan, Herri-bazkaria. 16:30ean, pilota-partidak. Egunean zehar haurrentzako jolasak eta ekintzak, musika eta kalejirak, artisauak eta labeldun nekazaritza-produktuak izango dira. Standetan Egibide-Mendizorrotza Ostalaritza Eskolako Ikasleak egongo dira.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Ertzaintzak obus bat erretiratu du Hondarribiko etxe bateko lorategitik

25_0026 Ertzaintzak obus bat erretiratu du Hondarribiko etxe bateko lorategitik Ertzaintzak obus bat erretiratu du…

1 hora hace

Zinema eta Zientzia zikloaren zortzigarren edizioan, denboraren kontzeptuari buruzko hausnarketak proposatzen dira

Zinema eta Zientzia zikloaren zortzigarren edizioak denboraren kontzeptuan sakontzea proposatzen du. Helburu horrekin, hamabi film…

1 hora hace

Zarauzko Emakumeen Etxearen ekimenak

Gabonetako geldialdiaren ondoren, Emakumeen* Etxearen jarduna bueltan da eta 2025 urte honen lehen erdirako antolatu…

1 hora hace

28.000 bizikletatik gora daude Zarautzen

Jakina da Zarautzen eta zarauztarren elementu adierazgarrietako bat herrian egiten den bizikleten erabilera zabala dela.…

1 hora hace

Zarauzko Amalur parkean 70 zuhaitz landatu dira

Amalur Landu partehartze prozesua gauzatzearekin batera, Zarauzko Udaleko lorezaintza zerbitzua Salberdin urbanizazio proiektuaren baitan jasota…

1 hora hace

Jesus Carrera fusilatua izan zenetik 80. urteurrena dela eta zenbait ekitaldi antolatu dira

Jesus Carrera Olaskoaga hondarribiarra fusilatua izan zenetik 80 urte beteko dira ostegun honetan, urtarrilaren 16an.…

1 hora hace