Orain dela bi urte Indeus, Industriaren Euskal Plataformak abiarazitako Indeus Elkarrizketak ekimenak bederatzi solasaldi gehitu dizkio aldez aurretik zuen zerrendari; honenbestez 29 dira guztira ekimena osatzen duten elkarrizketak.
Honako hauek dira bederatzi elkarrizketa berri hauetako enpresak eta solaskideak:
CAF: Aroa Insausti eta Bianditz Iraola.
CEIT: Amaia Iza
EKIN: Agurtzane Gerediaga eta Oskar Barañano
FAGOR Taldea: Javier García San Martín
GISLAN: Imanol Esnaola
I+Med: Sandra Benito
LARRAIOZ Taldea: Bittor Larraioz eta Xabier Iturralde
METAPOSTA: Asier Orio
SOZIOLINGUISTIKA Klusterra: Imanol Larrea
Indeus Elkarrizketen bidez enpresa hauen jarduna ezagutzearekin batera, bakoitzak euskararekiko duen ikuspegira eta konpromisora hurbiltzeko aukera dago, bakoitzaren sektore, egoera eta berezitasunetik abiatuz.
Solasaldi guztiak euskaraz egin dira, baina gaztelaniaz eta ingelesez azpititulatuta daude beste hizkuntza batzuetako hiztunek ere ikusi eta ulertzeko aukera izan dezaten. Aipatu beharra dago Indeus Elkarrizketen lehen 20 solasaldiak ere azpititulatu egin direla eta honenbestez euskaraz ezezik, gaztelaniaz eta ingelesez ikusi eta uler daitezkeela.
Indeus Elkarrizketak ekimena 2022.urtean sortu zen, Industriaren Euskal Plataformako kide diren enpresak eta hizkuntzarekiko euren atxikimendua ezagutzera emateko helburuarekin: Ampo, Aritu, Batz, Biele Group, BRTA, Cikautxo, Danobat Group, Ega Master, Egoin, Eika, Elay, Energia Klusterra, Esle, Gaia Klusterra, Iametza, Ikerlan, Maier, Oreka IT, Vicomtech eta Zitu dira ekimenean parte hartu zuten lehen enpresak.
Orain arte egindako elkarrizketa guztiak Indeus gunean bilduta daude ELKARRIZKETAK Atalean. Egindako azken bederatzi elkarrizketak ere gune berean jasoko dira argitaratu ahala.
INDEUS Industriaren Euskal Plataforma, Spri-Enpresen Garapenerako Agentziak, Energiaren Euskal Erakundeak, Hizkuntza Politikako Sailburuordetzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek bultzatzen duten ekimena da, Euskal Autonomia Erkidegoko industria arloan euskararen presentzia areagotuz, euskal enpresen lehiakortasunaren euskarri izatea helburu duena. Gaur egun 40 enpresa, zentro teknologiko eta elkarte ditu Plataformak: AMPO, BASQUE AUTOMOTION, BATZ, BIELE GROUP, BRTA, CAF, CEIT, CIKAUTXO, COPRECI, DANOBATGROUP, EGA MASTER, EGA SOLUTIONS, EGOIN, EIKA, EKIN, ELAY, ENERGIA KLUSTERRA, ESLE ELKARTEA, EUSKADIKO ITSAS KLUSTERRA, FAGOR, GAIA KLUSTERRA, GISLAN, GKN, GOIZPER, IKERLAN, i+MED, INNOBASQUE, KIMUA, LARRAIOZ, LEYCOLAN, MAIER, METAPOSTA, OREKA IT, ORKLI, ORONA, PETRONOR, SISTEPLANT, TECNALIA, ULMA CONSTRUCCIÓN eta VICOMTECH.
DCIM100MEDIADJI_0404.JPG Datorren ostiralean, hilak 17, 08:30ean, N-121-A errepidea moztuko da, Belateko tunelaren hegoaldeko ahoan, 3. lur-erauzketan,…
Metalaren eta ezagutza industrialaren enpresen sareak (Red Metal) «Metal-IA» proiektua aurkeztu dio berriki Mikel Irujo…
Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 2024. urtean zehar Nafarroako errepide…
Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, enpresetan I+G+b…
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak Uharteko Zubiarte euskaltegiko helduen euskara ikastaroetarako matrikula epe berria iragarri du,…
A: MIGUEL OSÉS F: 14-1-2025 P: L: NOAIN T: ESTADO DEL EDIFICIO TRAS LA EXPLOSION…