24-0517 Kartzelan sartu dute abuztuaren amaieran Sopelan izandako sexu-eraso baten egilea
Kartzelan sartu dute abuztuaren amaieran Sopelan izandako sexu-eraso baten egilea
Prentsa Zerbitzua
2024-09-17
Epaileak 35 urteko gizon bat espetxeratzeko agindu du, abuztuaren 28an Sopelan izandako sexu-eraso baten erantzule izateagatik. Egilea atzo atxilotu zuten, eta gaur goizean epailearen esku utzi ondoren, Basauriko espetxera eraman dute.
Irailaren 12an, Ertzaintzak jakin zuen emakume gazte batek sexu-eraso bat jasan zuela Sopelan (Bizkaia), 35 urteko gizon baten eskutik.
Ikerketa abiarazi ondoren, agenteek ustezko egilea atxilotu zuten Getxoko ertzain-etxean. Polizia-eginbideak amaituta, atxilotua epailearen esku utzi dute gaur goizean, eta epaileak Basauriko espetxean sartzeko agindua eman du.