Categorías: albisteak-berriak

Eusko Labelek marka sendotzeko eta gertuko produktua bultzatzeko Zinemaldian duen presentzia indartu du

Beste urte batez, Eusko Labelek Donostiako Zinemaldian duen presentzia mantenduko du. Hain zuzen ere, erakundeak hamarkada bat darama Zinemaldiarekin elkarlanean. Horri esker, marka erreferente bihurtu da Zinemaldiaren barruan, eta babestutako produktuek gero eta presentzia eta aitortza handiagoa lortu dute urtez urte Zinemaldiaren inguruan antolatutako koktel ofizialetan.

Irailaren 20tik 28ra bitarte egingo den 72. edizioan, iaz abian jarritako mikrofilm laburren Eusko Label saria banatuko da berriro ere. Frédéric Boyer-ek, Tribecako, Les Arcseko eta Reykjavikeko jaialdietako zuzendari artistikoak, zuzendutako epaimahaiak bi sari banatuko ditu. 9 film labur izango dira sariak eskuratzeko hautagaiak. Mikrofilm labur horiek izan dira lehiaketaren bigarren ediziora aurkeztutako 30 lan baino gehiagoren artean aurrez aukeratutakoak. Lehiaketaren bultzatzaileak dira Eusko Jaurlaritzaren Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila, HAZI enpresa publikoaren bidez, eta Zinemaldia.

Ekimenaren helburua hurbileko produktua zinemaren bidez zabaltzea eta babestea da, bai eta nekazaritzaren, abeltzaintzaren eta arrantzaren jasangarritasunari buruzko guztia sustatzea eta ezagutaraztea ere. Horregatik, mikrofilm laburren kalitate artistikoaz gain, gure gizarte-ereduaren oinarri gisa landatar ingurune eta itsasertz bizia izatearen garrantziari buruzko mezu positiboak zabaltzea baloratuko da. Era berean, lehen sektoreko eta landatar inguruneko eta itsasertzeko pertsonek eredu horren barruan betetzen duten zereginari balioa ematea ere baloratuko da.

Aurkeztutako lanak telefono mugikorrarekin egindakoak dira, eta haien iraupena hiru minutu baino gutxiagokoa da. Eusko Label sariaren zenbateko ekonomikoa 6.000 eurokoa izango da lehen postuaren kasuan, eta 4.000 eurokoa bigarren postuan geratzen denarentzat. Gainera, bi mikrofilm laburrak Donostiako Zinemaldiaren baitan proiektatuko dituzte.

Euskadi Basque Country-bertako produktuaren enbaxadore saria

Zinemaldiak irauten duen bederatzi egunetan, Euskadi Basque Country karpa egongo da zabalik Kursaaleko terrazan. Karpa horrek hainbat gune izango ditu filmetako taldekideentzat, akreditatutako pertsonentzat eta publiko orokorrarentzat, eta bertan kalitatezko euskal produktuekin egindako edariak eta pintxoak dastatzeko aukera izango da.

Karpa horretan bertan, Amaia Barredo, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak, Euskadi Basque Country-bertako produktuaren enbaxadore saria emango du. Aipatutako sari horrek, duela hamar urtetik, zinemaren munduko profesionalek egindako lana aitortzen du eta Euskadiko gastronomia eta bertako produktua sustatzea du helburu. Saria Eusko Label izendapenaren eta Basque Wine (Arabako Errioxako ardoa, Euskal Sagardoa, Txakolina eta Euskadiko artisau-garagardoak jasotzen ditu) sustapen-markaren baitan jasotako Euskadiko kalitatezko elikagaien eta edarien loteak osatzen du.

Aurreko urteetan, saria prestigio handiko aktoreek jaso izan dute eta, horien artean, honako hauek dira aipatu beharrekoak: Santiago Segura, Carmen Machi, Chino Darín edo, iazko sariduna, Marisa Paredes.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Urtarrilaren 17an, ostirala, N-121-A errepidean, Belateko tunelaren hegoaldeko ahoan egingo diren lanak direla eta, trafikoa moztea eta desbideratzea aurreikusi dute

DCIM100MEDIADJI_0404.JPG Datorren ostiralean, hilak 17, 08:30ean, N-121-A errepidea moztuko da, Belateko tunelaren hegoaldeko ahoan, 3. lur-erauzketan,…

5 horas hace

Irujo kontseilariak Red Metaleko adimen artifizialaren proiektu berria ezagutu du

Metalaren eta ezagutza industrialaren enpresen sareak (Red Metal) «Metal-IA» proiektua aurkeztu dio berriki Mikel Irujo…

5 horas hace

Lurralde Kohesioak 20 milioi euro inbertitu zituen 2024an Nafarroako errepideetako 174 kilometrotan zorua berritzeko

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 2024. urtean zehar Nafarroako errepide…

5 horas hace

Nafarroak 2,5 milioiko hiru laguntza-deialdi aurkeztu ditu enpresetan I+G+b sustatzeko

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, enpresetan I+G+b…

5 horas hace

Hezkuntza Departamentuak matrikulazio epe berria iragarri du Zubiarte Euskaltegi Publikoan helduei euskara irakasteko

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak Uharteko Zubiarte euskaltegiko helduen euskara ikastaroetarako matrikula epe berria iragarri du,…

5 horas hace

Larrialdi-zerbitzuek lanean jarraitzen dute Noainen izandako gas-leherketaren ondoren normaltasuna berreskuratzeko

A: MIGUEL OSÉS F: 14-1-2025 P: L: NOAIN T: ESTADO DEL EDIFICIO TRAS LA EXPLOSION…

5 horas hace