Categorías: albisteak-berriak

Portugaletek itsasoko energia berriztagarriak hurbilduko dizkie familiei, adin guztietarako joko eta jarduera zientifikoen bidez, arratsalde batean

Guillermo Quindós, María José Blanco y Eider Robles | Foto: UPV/EHU.

Ostiralean, hilak 27, itsas energia berriztagarrien zabalkundearen epizentroa izango da Portugalete, eta familiei hurbilduko die gaia. Lehen aldiz hartuko du OREgaua, itsasoko energia berriztagarriak ardatz dituen Europako Ikertzaileen Gaua, Europako hiri askotan aldi berean egiten dena.

Portugaleten 17:00etatik 22:00etara egingo da, EHUko Ingeniaritza Eskolako Nautika eraikinean, eta itsas energia berriztagarriekin lotutako hitzaldiak, esperimentuak eta jolasak izango dira. Sarrera doan da hurbildu nahi duten familia guztientzat, eta ez dago aldez aurretik izena eman beharrik; 3 urtetik gorako umeentzat izango dira jarduerak.

OREgaua ekimena ORE4citizens europar proiektuaren barruan dago. Proiektu hori Euskal zientzialariek sustatutako aliantza bat da; TECNALIA du buru, EHUrekin, Euskampus Fundazioarekin eta BCAMekin lankidetzan, eta Portugaleteko Udalaren eta sektoreko beste 20 erakunderen babesa du.

OREgaua gaur aurkeztu dute Maria Jose Blanco Portugaleteko alkateak, Eider Robles ORE4citicens proiektuaren zuzendari eta TECNALIAko ikertzaileak, Guillermo Quindós UPV/EHUko Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko errektoreordeak eta ekimeneko beste parte-hartzaile batzuek, eta OREgaueko jardueren xehetasunak eta proiektuaren izateko arrazoia azaldu dituzte.

Jarduerak

Hilaren 27ko egitarauan, zuzeneko musika, jolasak, hitzaldiak eta esperimentuak daude, adin guztietarako. Jardueretan parte hartzeko, ez da izena eman behar, salbu eta ibilaldi gidatuan eta urpekaritzan hasteko ikastaroan (izena emateko: www.oregaua.org)

  • Urpeko robotak igerilekuan erabiltzeko lehiaketa. Urpeko robotak ezinbestekoak dira urpean dauden egiturak ikuskatzeko.  Haien bidez, gailuen osotasuna begiratzen da mantentze-lanak planifikatzeko, baita itsasoan ezkutatzen den fauna ugaria behatu ere. Jarduera honekin, zer robot-mota erabiltzen den ikusi ahal izango da, eta prototipo batzuk ikusi eta erabili.
  • Droneen hegaldiak. Droneen bidez, ikuskatze-misioak egin daitezke, egituren mantentze-lanak planifikatzeko. Hegaldi batzuk egingo dira, oso misio berezi batekin, eta zuzenean ikusi ahal izango da.
  • Aerosorgailuen maketak muntatzeko lantegia. Aerosorgailu bat zer den, zer atal nagusi dituen eta itsasoan nola instalatzen den ikasiko dute. Horretarako, eskalako aerosorgailuak izango dituzte, benetan energia sortzen dutenak eta igerilekuan sartu ahal izango dituztenak.
  • ORELAB. Laborategi bat da, eta bertaratzen direnei aukera emango die askotariko esperimentu dibertigarriak egiteko: flotagarritasuna, materialen ur gazitako korrosioa, etab.
  • Itsas salbamenduko ikastaroa, itsasoko larrialdiei aurre egiteko oinarrizko ezagutzak ikasteko. Salbamendurako gailuak nola erabiltzen diren ikasiko dute: baltsak, biziraupen-jantziak eta txalekoa, besteak beste.
  • Marinelen korapiloen tailerra.
  • ORE proiektuen erakusketa. Itsas energia berriztagarrien inguruan euskal enpresek landu dituzten azken proiektuen erakusketa (maketak, argazkiak eta informazio-panelak).
  • TXIKIGUNEA: txikienentzako gunea (aurpegi-margotzaileak, jolasak eta eskulanak).
  • Auditorioan, gainera, ipuin-kontalariak eta bakarrizketa zientifikoak izango dira.
  • Agurtza Museoa itsasontzira bisita. Arrantza-teknikaren interpretazio-zentro liluragarri bihurtu den arrantza-ontzi tradizional bat da.
  • Ibilaldi gidatua. Portugaleteko itsasoko eta ibaiko paisaiaren interpretazioa, bere iragan industrialean zehar, EHUko Kultur Paisaien eta Ondarearen UNESCO Katedraren eskutik.

ORE4citizens

ORE4citizens euskal emakume zientzialariek bultzatutako aliantza bat da. 60 ikertzailek eta 20 euskal erakundek baino gehiagok bat egin dute harekin, zientzia herritarrengana hurbiltzeko, klima-aldaketak euskal kostaldean dituen ondorioak ezagutarazteko eta itsasoko energia berriztagarriek berotze globalaren aurkako borrokan duten funtsezko eginkizunaren berri emateko. Ekimen horren bidez, gainera, nabarmendu nahi dute euskal industria lider dela sektore horretan mundu zabalean, eta aukera bikaina eskaintzen duela gizartearentzat eta planetarentzat. Ekimen horrek zenbait jarduera aurreikusten ditu datozen bi urteetan Euskadiko udalerrietan, herritarrekin eta ikastetxeekin orpoz orpo.

Klima-aldaketak erronka nabarmenak ditu euskal kostalderako, bai ingurumenaren gaineko inpaktu fisikoen aldetik, bai kostaldeko komunitateen gaineko inpaktu sozioekonomikoen aldetik. Garrantzitsua da neurriak hartzea aldaketa horietara egokitzeko eta klima-aldaketak eskualdean dituen ondorioak arintzeko. Itsasoko energia berriztagarriak garatzeak eta hedatzeak lagundu egiten du arintze horretan. Hori horrela, trantsizio energetikorako gakoetako bat da maila globalean epe ertain eta luzerako, haren sorkuntza-potentziala dela eta. Aldi berean, energia-mota hori aukera industrial, ekonomiko eta soziala da Euskadirako, eta bateragarria da itsas ingurunea babestearekin.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Aparece un tiburón en Denia y un perro comienza a perseguirlo

Un tiburón ha aparecido junto a la orilla de la playa de Les Deveses de…

3 horas hace

NA-1720 Agoitz-Auritz errepidean trafikoa erabat moztuko da irailaren 25ean eta 26an, asfaltatze-lanengatik

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Herri Lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, asfalto-lanak egingo ditu NA-1720 Agoitz-Auritz…

3 horas hace

Hainbat polizia-kidegok jardunaldi bat egin dute desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartel berriei buruz, Eskubide Sozialek antolatuta

Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuak jardunaldi bat antolatu du hainbat polizia…

3 horas hace

Adur Softwarek kudeaketa-softwareko sistemak hobetzearen aldeko apustua egin du logistikaren eta portuen sektorean

Duela lau hamarkadatik, Adur Software Productions enpresak kudeaketa integratuko software-sistema bat eskaintzen du logistikaren eta…

3 horas hace

Donostiako Udalak bi plaka jarri ditu gaur Antonio Pastor eta Moisés Corderoren omenez

binary comment Pastor eta Cordero ETAren biktimak izan ziren duela 45 urte, eta Herrerako pasealekuan…

3 horas hace

IX edición de las Jornadas Europeas del Patrimonio, “Kulturaren bideak. Donde conecta la cultura»

La Diputada de Cultura, Goizane Álvarez ha presentado la IX edición de las Jornadas Europeas del Patrimonio,…

3 horas hace