CategorĆ­as: albisteak-berriak

Donostiarren %94 pozik dago Donostian bizitzearekin

Azterlana, Donostiako 2030 Plan Estrategikoaren jarraipen-lanen barruan kokatua dago, eta hiritarrek beren hiriari buruz duten sentimendua eta balorazioa egiaztatzeko tresna da.

Donostiako alkate Eneko Goiak eta Estrategia Bulegoko zuzendari Kepa Kortak maiatzetik uztailera bitartean egindako Herritarren Pertzepzio Inkestaren emaitza jakinarazi dute. Data Key enpresak 16 eta 84 urte bitarteko pertsonei egindako 1.213 inkesten gainean egin du azterlana, Donostiako 2030 Plan Estrategikoaren jarraipen-lanen barruan kokatua. Herritarrek beren hiriari buruz duten sentimendua eta balorazioa egiaztatzeko tresna da, eta dituzten ikuspegiak eta erronkak azaltzen ditu. Balorazio horren bilakaera aztertzeko aukera ere ematen du, aurretik egindako inkestekin (2005, 2008 eta 2017) eta Europako beste hiri batzuekin alderatuta.

Hirian bizitzearekiko gogobetetasuna

Laginaren emaitzak orokortuz gero, esan dezakegu donostiar gehienek (% 94) diotela pozik edo oso pozik daudela Donostian bizitzearekin, eta ehunetik zazpi bakarrik oso gutxitan edo inoiz ez daudela pozik horrekin.

Azpiegiturak eta ekipamenduak

Guztien gainean, garraio publikoak lortu du baloraziorik onena, % 85,2ko gogobetetze-indizearekin. % 80tik gorako gogobetetasun-balorazioak dituzte hezkuntza-sareak, kirol-ekipamenduek, kultura-espazioek, bidegorri-sareak eta ongizaterako eta gizarte-laguntzarako zerbitzuek.

Asebetetze-maila apalagoa duten ekipamenduen artean daude auzoko eraikinen eta kaleen egoera eta hiriaren zaintza eta kontserbazioa; baloraziorik txarrena izan duen alderdia osasun eta ospitale laguntza izan da.

Hiriaren etorkizuneko proiektuak

Donostiarrek ematen dieten garrantziagatik, erronka hauek nabarmentzen dira: auzoko merkataritza biziberritzeko eta babesteko neurriak (% 98,5), enpresa berritzaileak eta ikerketakoak erakartzea (% 98,4), hiria adinekoekin adeitsuago izateko neurriak (% 98,4) eta etxebizitza lortzea posible izatea, bereziki gazteentzat (% 98,1).

Garrantzi gutxienekotzat jotzen den proiektua Topoaren linea igarobidearekin eta Benta-Berri eta Erdialdeko / Kontxako geltoki berriekin osatzea da (% 56,0). Hala ere, 2017an ere sartu ziren proiektuei dagokienez, Topoaren linea osatzea da garrantzi gehien irabazten duen proiektua (+% 7).

Ingurumena

Ingurumenarekin lotutako zortzi alderdirekiko gogobetetasuna ebaluatu da, eta, guztien gainetik, hau gelditu da: uraren kalitatearen asebetetze-maila, ia ahobatezkoa (% 96,6). Gero, bi alderdik balorazio oso onak lortu dituzte: garraio publikoak (% 85,2) eta bidegorri-sareak (% 80,7). Haiengandik oso hurbil, zaborrak gaika biltzeko sistema eta hondakinak bildu eta birziklatzeko garbiguneak.

Ingurumenarekin pozik edo oso pozik dauden pertsonen ehunekoa txikiagoa da alor hauetan: kaleen garbiketa (% 68,3), klima-aldaketaren aurka borrokatzen duen hiri jasangarria (% 64,6) eta zarata-maila (% 63,5).

Gogobetetze-maila pertsonala

Herritarrek beren egoera pertsonalarekiko gogobetetze-mailaren berri ematen duten lau adierazleak maila handietara edo oso handietara iristen dira. Hauek dira: daramatzaten bizitza (% 90,2), bizi diren ingurunea (% 88,3), egoera profesionala (% 83) eta finantza-egoera (% 83,6).

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Nafarroako Gobernuak lankidetza hitzarmena berritu du Kontu Ganberarekin, Nafarroako Nazioarteko Planaren ezarpenean indarrak batzeko

Enpresen Sustapenerako Zuzendaritza Nagusiak eta Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganbera Ofizialak akordioa formalizatu dute…

10 horas hace

Hezkuntzak osteguneko grebaren aurrean egindako proposamenak entzun aurretik Mahai Sektoriala utzi duten sindikatuen jarrera arbuiatu du

Pamplona. Sede del Departamento de EducaciĆ³n y Cultura. A partir del 2003, Departamento de EducaciĆ³n.…

10 horas hace

Nafarroa Koloretan 2024ko sarirako hautagaitzak aurkezteko epea zabalik

Gaur irekiko da epea interesdunek Nafarroa Koloretan sarirako hautagaitzak aurkez ditzaten. Sari hori Etxebizitzako, Gazteriako…

10 horas hace

Lurralde Kohesioak landagunean inklusio digitala sustatu du gaikuntza-ikastaroen bidez

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Nafarroako landaguneetan inklusio digitala sustatzen…

10 horas hace

Amaitu dira Felix Echegaray egoitzako Adingabeak Behatzeko eta Hartzeko Zentro berria eraberritzeko lanak

Amaitu dira babesgabetasun-arriskuan dauden neska-mutilak baloratzeko Behaketa eta Harrera Zentro berriaren obrak. Zentro hori FĆ©lix…

10 horas hace

Irujo kontseilariak nabarmendu duenez, ā€œNafarroak ekosistema handia du medikuntza pertsonalizatua I+Garen bidez garatzekoā€

Mikel Irujo Nafarroako Gobernuko Industria eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak adierazi duenez, ā€œNafarroak…

10 horas hace