Categorías: albisteak-berriak

Eva Ferreira: “Unibertsitate sareak analisi eta gogoeta gune dira, eta aurre egiten diete diskurtso errazei eta populismoei”

Ezkerretik eskuinera: Eva Ferreira Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea, José García Ruminot Txileko Senatuko presidentea eta Rafael Rosell Aiquel Albako Unibertsitateko errektorea, Graduondoko Sare Latinoamerikarraren VIII. | Argazkia: UPV/EHU.

Eva Ferreira UPV/EHUko errektoreak inauguratu du Graduondoko Sare Latinoamerikarraren Nazioarteko Biltzarraren VIII. edizioa, oraingo honetan Txileko hiriburuan egin dena, “Ezagutza Sareak Ehuntzen” lelopean. José García Ruminot Txileko Senatuko presidentea eta Rafael Rosell Aiquel Universidad del Albako errektorea ere izan dira ekitaldi horretan.

Irekiera ekitaldian, UPV/EHUko errektoreak azpimarratu du unibertsitate sareen balioa, mundu global eta interkonektatu batean, ideiak abiadura handian hedatzen diren testuinguru batean: “Aukeraz beteriko mundu bat da, baina baita mehatxuz beterikoa ere. Ideiak azkar doaz batetik bestera, eta populismoa eta diskurtso errazak azkartasun horretaz baliatzen direnean, inoiz baino gehiago behar ditugu era honetako ezagutza sareak. Sare fisikoak, pertsonak eta herriak hurbiltzen dituztenak, baina baita sare mentalak eta intelektualak ere. Sare sendoak, gai direnak analisi metodikoa, kritikoa eta errealista egiteko”.

Graduondoko Sare Latinoamerikarra da euskal unibertsitate publikoak 1997an bultzatu zuen unibertsitateen arteko nazioarteko lankidetza egitasmo bat. Orduz geroztik, UPV/EHUko irakasleak aritu dira master ofizialak eta doktorego programak ematen, eta doktorego tesiak zuzentzen, Latinoamerikako unibertsitateetan, nazioarteko harreman eta lankidetza proiektu espezifiko baten barruan.

Gaur egun, Graduondoko Sare Latinoamerikarra osatzen dute 12 herrialdetako 22 unibertsitatek, UPV/EHUrekin hitzarmena dutenak, eta helburua da sarea zabaltzea Amerikako herrialdeetako beste unibertsitate batzuekin. Unibertsitate sare hau da benetako komunitate akademiko bat, etengabe elkarlanean diharduena eta bi urtean behin nazioarteko biltzar bat antolatzen duena sarea osatzen duen unibertsitate batean. Nazioarteko Biltzarrak aukera ematen die unibertsitateei elkartzeko, elkar ezagutzan sakontzeko eta informazioa trukatzeko, eta doktoregaiek baliatzen dute ere beren ikerketetan egiten dituzten aurrerapenen berri emateko.

Sareak lan akademiko handia egin du sortu zenetik. Orain arte, 268 doktore trebatu ditu eta 1.800 lagun baino gehiago graduatu dira haren masterretan.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

GAZ Barakaldok aholkularitza berria ireki du gazteei Europako ikasketa, lan eta boluntariotza aukeren berri emateko

Zerbitzua astearte arratsaldeetan egongo da. Urriaren 10ean, 18:30ean, Gazte Bulegoan, 18 urte betetzen dituzten gazteei…

29 mins hace

SpanSetek eslinga trinkoekin egindako ekodiseinua-ren eta `Fabrika Metodoa´ integratzearen aldeko apustua egin du

SpanSeten historia eslinga izeneko segurtasuneko tresna bati lotuta dago. Orain mende erdi baino gehiago, kako…

29 mins hace

CIMICO enpresa gipuzkoarrak Retina saria jaso du hondakin-uren tratamendu biologikorako AMAS teknologia berritzaileagatik

CIMICO, hondakin-uren tratamendurako soluzio berritzaileen garapenean espezializatutako bioteknologia-enpresa batek, Retina ECO 2024 Saria jaso du…

29 mins hace

La rotura de una tubería provoca una fuga de gas en Bermeo

A las 9:50 horas de esta mañana, mientras se realizaban unos trabajos en la calle…

29 mins hace

Ikertzaileen Europako Gauak zientzia eta dibertsioa uztartuko ditu berriro ere kalean

Foto: UPV/EHU. Euskal Herriko Unibertsitateak bat egin du, beste urte batez, Europako Ikertzaileen Gauarekin. Ekimen…

3 horas hace

LUPek, Mondragon Unibertsitateko LEINN Graduan sortu zen proiektuak, ekintzailetzako Impact Social Cup ospetsua irabazi du

Mondragon Unibertsitateko LEINN Graduko (Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza) Oñatiko (Gipuzkoa) laborategian sortu zen LUP enpresa-proiektuak…

3 horas hace