• Ustezko bi erantzuleei, ama-semeei, legez kanpoko atxiloketa leporatu diete, eta prebentziozko espetxealdian daude epailearen aginduz
• Gasteizen bizi den biktimaren senitartekoek desagerpena salatu zutenean hasi zen ikerketa
2024ko irailak 25.- Burgosko Polizia Nazionalak, Ertzaintzarekin batera egindako operazio batean, ama-seme batzuk atxilotu ditu, eta legez kanpoko atxiloketagatik ikertzen ari dira 24 urteko gazte bat 5 egunez bere borondatearen aurka giltzapetuta eduki ondoren.
Polizia-operatiboa joan den irailaren 13an, ostiralean, hasi zen, Gasteizen bizi den gaztearen senitartekoek Ertzaintzaren aurrean desagerpena salatu zutenean. Senitartekoek adierazi zutenez, ez zuten haren berririk aurreko eguneko arratsaldetik, eta gaztea askatzeko baldintza gisa dirua eskatuz telefono-dei bat jaso zutela esaten zuten.
Ertzaintzako Ikerketa Kriminaleko eta Polizia Judizialeko Pertsonen aurkako Delituen Ataleko agenteek ikerketa hasi zuten biktima aurkitzeko, eta, ikerketa horien arabera, gaztea Burgosen, hiriburuan, egon zitekeen.
Irailaren 17an, asteartean, eguerdian, Burgosko Probintzia Komisarian jasotako laguntza-eskaera ofizialetik abiatuta, zaintza-dispositibo diskretu bat ezarri zen gaztea atxikita egon zitekeen etxebizitzaren inguruan. Dispositibo horren ondorioz, biktimaren ibilgailua hiriaren erdialde-iparraldeko barrutiko eraikin baten inguruan aurkitu zuten.
Bi kidegoen arteko lankidetzari esker egindako ikerketan aurrera egin ahala, gaztea egon zitekeen etxearen helbidea egiaztatu zuten. Horrez gainera, legez kanpoko atxiloketaren erantzulea izan zitekeen susmagarria ere seinalatu ahal izan zuten, eta ikertutako egitateen arrazoi nagusia ekonomikoa izan zitekeela ere jakin zuten.
Gasteizko Instrukzioko 1. Epaitegiak, aurretik Ertzaintzak eskatuta, etxean sartzeko eta miaketa egiteko neurri judiziala eman ondoren, Burgosko Polizia Judizialaren Brigadako agenteek, egoitzan Bilbon duen Operazio Berezietako Taldearen (GOE) laguntzarekin, hilaren 18an, asteazkenean, eguerdian, aurkitu zuten eta askatu zuten gaztea, itxura narrasa eta utzia zuen arren, osasun-egoera onean zegoena. Gaztea Burgosko Unibertsitate Ospitalera eraman zuten medikuek artatu eta baloratzeko.
Operatiboan gazte susmagarria eta haren ama atxilotu zituzten, legez kanpoko atxiloketaren ustezko erantzuleak izatea leporatuta. Etxean egindako miaketan material informatikoa konfiskatu zuten, eta orain aztertzen ari dira gertaera argitzeko interesa izan dezakeelakoan.
Gaztea atxikita egon zen gelako ateak giltzarrapo bat zuen kanpotik, gainerako geletara irtetea eragozteko. Atxikita egon zen denboran janaria murriztu zioten eta garbitasun pertsonala ia erabat mugatu zioten. Gainera, gazteari ibilgailuko giltzak kendu zizkioten, ihes egiteko asmorik izan ez zezan.
Polizia Nazionalak eta Ertzaintzak zerbitzu honen bi alderdi aipagarri balioetsi dituzte:
Bi atxilotuak epailearen eskuetan jarri dituzte, eta epaileak behin-behineko espetxealdia ezarri die.
24_0707 Ertzaintza hildako bat eragin duen Bermeoko sute bat ikertzen ari da Ertzaintza hildako bat…
Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen joan den larunbatean Irunen, indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Biktima…
Esquadra Mossoek, Polizia Nazionalak, Guardia Zibilak eta Ertzaintzak 23 pertsona atxilotu dituzte Osona eskualdean, horien…
24_0705 Ertzaintzak eta Erandioko udaleko udaltzaingoek prebentzio-neurriak hartzen jarraitzen dute aisialdirako lokalen inguruan Ertzaintzak eta…
Durante esta madrugada la Ertzaintza ha detenido en la capital vizcaína a dos jóvenes de…
24_0703 Gizon bat hil da zirkulazio-istripuan A-124 errepidean, Lantziegon Gizon bat hil da zirkulazio-istripuan A-124…