Categorías: albisteak-berriak

Eusko Jaurlaritzak 20.000 eurorekin lagunduko du Polizien eta Suhiltzaileen Europako Jokoetan parte hartzen duten agenteen jarduna


24_0524 Eusko Jaurlaritzak 20.000 eurorekin lagunduko du Polizien eta Suhiltzaileen Europako Jokoetan parte hartzen duten agenteen jarduna

Eusko Jaurlaritzak 20.000 eurorekin lagunduko du Polizien eta Suhiltzaileen Europako Jokoetan parte hartzen duten agenteen jarduna

Prentsa zerbitzua

2024-09-25

Gobernu Kontseiluak 20.000 euroko diru partida bat onartu du gaur Polizien eta Suhiltzaileen Europako Jokoetan parte hartuko duten agenteei laguntzeko. Bragan, Portugalen, egingo dira jokoak urriaren 11tik 20ra, eta parte hartzeko gastuei aurre egiteko asmoarekin lehiaketetan emaitza onak lortu dituzten Ertzaintzako funtzionarioek jaso ahal izango dituzte dirulaguntzak.

Gaur onartutako dirulaguntza deialdiaren helburua bikoitza da:

– Ertzaintzaren irudia eta balioak, bai Euskadin, bai Euskaditik kanpo zabaltzea.

– Kirol lehiaketen balioak sustatzea, horietako asko partehartzaileen jarduera profesionalarekin lotuta daudelako eta lanerako forma fisikoa mantentzen laguntzen dutelako.

Polizien eta Suhiltzaileen Europako Jokoetan parte hartuko duten agenteek “Euskadi – Basque Country” nazioarteko irudia jasotzen duen kirol-ekipamenduak erabili ahal izango dute. Ertzainak munduko jokoetan nahiz Europakoetan lehiatu ohi dira, eta domina ugari lortu izan dituzte orain arte.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Gasteiz, hiru atxilotu droga-trafikoagatik

Ertzaintzak 47, 25 eta 24 urteko hiru gizon atxilotu ditu gaur, ostirala, goizaldean Gasteizen, osasun…

20 horas hace

Nazioartekotzeko aukera berriak: Australiak energia berriztagarrien ekimen berriak aurkeztu ditu

Australia energia berriztagarrien azpiegiturak eraldatzeko prozesuan dago. Horretarako, nazioarteko enpresentzat aukera berriak aurkezten dituzten hainbat…

20 horas hace

La Diputación Foral de Bizkaia destina 111.000 euros para fortalecer cuatro másteres de UPV/EHU vinculados al ámbito empresarial

La Diputación Foral de Bizkaia contribuirá con 111.000 euros la impartición de cuatro másteres de…

20 horas hace

Ingresa en prisión el presunto autor de una agresión sexual denunciada en Donostia

El hombre de 42 años de edad arrestado recientemente por ser el presunto autor de…

20 horas hace

Detenido un hombre en Lazkao por una agresión con arma blanca ocurrida en Ordizia

Un varón de 32 años de edad ha sido detenido en Lazkao acusado de un…

20 horas hace

Inviker korrosioaren aurkako babesaren buru da, bilgarri industrialeko konponbide aurreratuekin

1959an Oiartzunen sortu zenetik, Inviker enpresa gipuzkoarra bilgarri industrialaren arloan funtsezko hornitzailea bihurtu da, siderurgia,…

20 horas hace