Categorías: albisteak-berriak

Kartzelan sartu dute Donostian izandako sexu-eraso baten ustezko egilea


24_0531 Kartzelan sartu dute Donostian izandako sexu-eraso baten ustezko egilea

Kartzelan sartu dute Donostian izandako sexu-eraso baten ustezko egilea

Servicio de prensa

2024-09-26

Emakume batek salatutako sexu-eraso baten harira Donostian egindako ikerketa bati esker, ustezko egilea, 42 urteko gizon bat, identifikatu eta atxilotu ahal izan dute. Atxilotua epailearen esku utzi dute gaur, osteguna, eta espetxeratzeko agindua eman dute.

Hilaren 13an, Ertzaintzak jakin zuen emakume bat sexu-eraso baten biktima izan zela Donostiako Gros auzoan, eta berehala jarri zen abian ikerketa.

Horren ondorioz, 42 urteko gizon bat identifikatu ahal izan zuten erasoaren ustezko egile gisa, eta beharrezko baieztapenak egin ondoren, joan den asteartean atxilotu zuten.

Ertzain-etxean egin beharreko eginbideak amaitu ondoren, atxilotua epailearen aurrean aurkeztu dute gaur, eta espetxeratzeko agindua eman dute.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Gasteiz, bi pertsona atxilotu dituzte indarkeriaz egindako lapurretetan ustez parte hartzeagatik

Ertzaintzak 19 eta 21 urteko bi gazte atxilotu ditu Gasteizen, azken hilabeteetan hirian indarkeriaz egindako…

8 horas hace

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Lazkaon, arma zuriz egindako erasoagatik ikerketa bat egin osteanneska

Oriako ertzain-etxeak urtarrilaren 27an Ordizian izandako gertakari batzuen inguruan egindako ikerketaren ondorioz, zerbitzutik kanpo zegoen…

11 horas hace

Ertzaintzaren eta Polizia Nazionalaren arteko operazio bateratu baten ondorioz 5 egunez Burgosko etxebizitza batean atxikita egon den 24 urteko gazte bat askatzea lortu dute

• Ustezko bi erantzuleei, ama-semeei, legez kanpoko atxiloketa leporatu diete, eta prebentziozko espetxealdian daude epailearen…

11 horas hace

Gobernu Kontseiluak onartu du hainbat kategoriatako 239 irakasle plazen eskaintza

Gaur, osteguna, irailak 26, Gobernu Kontseiluan onartu dira ere irakasle laguntzaile doktoreen 27 plaza berri,…

11 horas hace

Lorea Argaratek Gladys saria jaso du

Lorea Argarate Zubia (Bilbo, 1990) izan da Gladys Sariaren IV. edizioko irabazlea, eta PUNTUEUS eta…

11 horas hace

2025eko Donostiako udal zerga-arauak onartuta

23 udal zerga eta tasetatik 12 aldatuko dira Donostiako Udalbatzarrak 2025ko udal zerga-arauak onartu ditu…

11 horas hace