Categorías: albisteak-berriak

Zallako Erabakimen Handiko Zentro berriak astelehen honetan irekiko ditu ateak

Zallako tren-geltokiaren ondoan dagoen Zallako Erabakimen Handiko Zentro berriak ateak irekiko ditu irailaren 30ean, Enkarterri eskualdeko nahiz Artziniega udalerriko (Araba) 30.000 biztanleak artatzeko. Osakidetzak 12,5 milioi euro inbertitu ditu zentro berrian, eta horri esker aurrerapausoa emango da Eusko Jaurlaritzak euskal herritarren osasunarekin duen konpromisoan eta Osasun Sailak lehen mailako arreta sendotzeko duen helburuan.

Eraikin berriak 7.856 m2-ko azalera eraikia du; hortaz, aurrekoarekin alderatuta oso nabarmenki handituko da espazioen zuzkidura, zeinak gutxi gorabehera 750 m2-ko azalera bait zuen. Espazioaz gain, kokapen berriak, Zallako tren-geltokiaren ondoan, irisgarritasun hobea eskainiko die herritarrei. Horrenbestez, funtsezko hobekuntza eragingo du bai arreta asistentzialaren oraingo baldintzei dagokienez, bai profesionalen lan-baldintzei dagokienez.

Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIaren baitan dago eta espezialitateen zentroa da, non familia-medikuntza nahiz komunitate-medikuntzako 50 osasun-langile eta 18 espezialista baitaude plantillan.

Ingurumen-jasangarritasuneko irizpideei jarraikiz diseinatu dira instalazioak eta hiru solairu daude: sotoa (garajea, aldagelak, biltegiak, mantentze-lanak), beheko solairua eta lehenengo solairua. Beheko solairutik sartzen da eraikinera, non pazienteen harrera/onarpen unitatea eta Etengabeko Arreta Gunea (EAG) baitaude. Beheko solairuan 50 espazio daude mediku- eta erizaintza-kontsultetarako, bai eta 18 zerbitzu asistentzialen proba osagarrietarako gelak ere.

Honako zerbitzu hauek daude zentroan: Familia-medikuntza, Pediatria, Etengabeko Arreta Gunea (EAG), Odontologia, Emaginaren kontsulta, Erditzeko prestaketa, Traumatologia, Errehabilitazioa, Osasun Mentala, Endokrinologia, Kardiologia, Urologia, Kirurgia Orokorra, Dermatologia, Pneumologia, Neurologia, Gastroenterologia, Oftalmologia, Obstetrizia eta Ginekologia.

Kontsultetarako espazioez gain, honako hauek daude zentroan: erauzketa-gela, sendaketa-gela, larrialdietako gela, proba funtzionalak egiteko gela, egonkortze-gela EAGn, gimnasioa, elektroterapia, ekografia, igeltsu-gela, espirometriak, erretinografoa, optiko-gela, erditzeko prestaketa eta ekografia ginekologikoa.

ZALLAKO ERABAKIMEN HANDIKO ZENTRO BERRIAREN EZAUGARRIAK

Asistentzia-zuzkidura:

Beheko solairuan (2.398 m² eraiki)

  • Bezeroaren Arretarako Eremua (110 m²):

Sarrera, Frontt Office, Back Office, Bulegoa (BAEko 3 arduradun), zeladorearen bulegoa.

  • Lehen mailako atentzioko eremua (248 m²):

Larrialdietako gela 1, 1 egonkortze-gela, 1 sendaketa-gela, proba funtzionalen 1 gela, Odola ateratzeko 1 gela, Medikuntza Orokorreko 6 kontsulta, Medikuntza Orokorreko Erizaintzako 6 kontsulta, PA + BAE bilera-gela 1 (itxaronaldiak).

  • Pediatria Wremua (160 m²):

2 Pediatria-kontsulta, 2 Pediatria-kontsulta (Erizaintza), orgen biltegia eta Edoskitze-gunean.

  • Etengabeko arreta-gunea (163 m²):

Medikuntza orokorreko 2 kontsulta, Medikuntza Orokorreko 1 kontsulta (Erizaintza), 5 logela, 1 egongela.

  • Errehabilitazioko Arreta Espezializatua (205 m²):

2 kontsulta mediko, 1 elektroterapia-gela, 1 gimnasio, aldagelak.

  • X Izpien gelako atentzio espezializatua (188 m²):

X Izpien 1 gela, 3 aldagela-kabina, 1 kontrol-gela, 1 txosten-gela, 1 ekografia-gela, 1 traumatologia-kontsulta, 1 traumatologia-kontsulta (erizaintza),1  igeltsu-gela.

  • Beste espazio batzuk (948 m²):

1 sarbide-hall, 1 haize-babes, 2 banatzaile, 1 eskailera nagusi, sotora eta estalki-solairura sarbidea duten 2 igogailurekin, igarobideak eta itxaron-eremuak eremu guztietan, langileen komunak eta jendearen komunak, 1 garbigela, hondakin klinikoen 1 gela eta 2 ebakuazio-eskailera.

Lehen solairua (2.270 m² eraiki):

  • Zentroko bulegoen eremua (216 m²):

Arreta espezializatuko arduradunaren 1 bulego, etxeko ospitalizazioko 1 bulego, gizarte-langilearen 1 bulego, 3 bulego erabilgarri, lehen mailako asistentziako eta arreta espezializatuko 2 bilera-gela.

  • Osasun Mentaleko Eremua (211 m²):

1 kontrol, Medikuntza Egoiliarreko 1 kontsulta, Gizarte Laneko 1 kontsulta, Psikologiako 1 kontsulta, Psikiatriako 3 kontsulta, Erizaintzako 1 kontsulta, Terapiako 1 gela, 1 bilera-gela, langileen 1 gela eta pazienteentzako komunak.

  • Arreta Espezializatuko Eremua (445 m²):

Endokrinologiako 2 kontsulta, Otorrinolaringologiako 2 kontsulta, Kardiologiako 2 kontsulta, Urologiako 2 kontsulta, Kirurgiako 2 kontsulta, Dermatologiako 1 kontsulta eta 1 bulego, Neumologiako 1 kontsulta eta Espirometriako 1 gela, Digestioko 2 kontsulta, Oftalmologiako 2 kontsulta, Erretinografoko 1 kontsulta, Pliuripatologiako 1 kontsulta, Optikako 1 kontsulta, Kirurgia Kardiobaskularreko 1 Kontsulta eta Odontologiako 1 kontsulta (konpresorea duen erantsitako gelarekin).

  • Emakumearen Atentziorako Eremua (111 m²):

2 emagin-kontsulta, erditzea prestatzeko 1 gela.

  • Ginekologiako Eremua (57 m²):

Ekografiako 1 gela, Ginekologiako 1 kontsulta, Ginekologiako Erizaintzako 1 kontsulta.

  • Bestelako guneak (1.000 m²):

Eremu guztietarako igarobideak eta itxaron-eremuak, eskailera nagusia eta ebakuazio-eskailerak, langile eta pazienteentzako komunak, garbiketa-gelak eta instalazioen gela.

Sotoko solairua (2.833 m² eraiki):

  • Aldagelak eta langileen komunak, mugikortasun urriko pertsonentzat egokituak.
  • 47 aparkalekuko garajea eta sotora anbulantziak sartzeko aukera.
  • Bestelako guneak:

1 biltegi orokor, hondakinen biltegia, mantentze-lanen gela, uniforme garbiko gela, uniforme zikineko gela, eskailerak eta korridoreak.

Estalki-solairua (355,00 m²):

  • Instalazio-gela, estalki-instalazioetarako sarbidea, igogailuen banatzailea eta ebakuazio-eskailera.
albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Alaine Agirre Garmendiak irabazi du Lizardi Saria

Alaine Agirre Garmendia bermeotarrak irabazi du Lizardi Sariaren 43. edizioa “Euri eta ateri” lanarekin. Honela,…

2 horas hace

Zarauzko Udalak aurtengo hondartza denboraldiaren balorazioa egin du

Joan zaigu uda eta honekin batera, Zarauzko Udalak aurtengo hondartza denboraldiaren eta garai honetan martxan…

2 horas hace

Zarauzko Udalbatzak Genero Berdintasunerako lehen Barne Plana onartu du

Zarauzko Udalbatzak Genero Berdintasunerako lehen Barne Plana onartu zuen iraileko ohiko saioan. Proposamenak, aho batez,…

2 horas hace

Zarauzko Udalak Aranzadi parkean baranda berriak jarri ditu

Zarauzko Udalak Vista Alegre auzoan kokatzen den Aranzadi parkean baranda berriak jarri ditu. Eskuhartze honen…

2 horas hace

Zarauzko Hiribusaren ibilbide berriak

Aurreikusia zegoen bezala, astelehen honetan, urriaren 7an, Zarauzko Hiribusaren ibilbide berriak martxan jarri dira. Ibilbide…

2 horas hace

Nafarroa, segurtasunaren erreferentetzat aitortua

Acto de toma de posesión de la decimonovena promoción de policías forales. INAP, Patio Isabelino.…

23 horas hace