Categorías: albisteak-berriak

Inviker korrosioaren aurkako babesaren buru da, bilgarri industrialeko konponbide aurreratuekin

1959an Oiartzunen sortu zenetik, Inviker enpresa gipuzkoarra bilgarri industrialaren arloan funtsezko hornitzailea bihurtu da, siderurgia, automobilgintza, aeronautika eta logistika bezalako sektore zorrotzetako salgaiak babesten dituzten konponbideak eskaintzen baititu. Korrosioaren aurkako babesean espezializatutako konpainia, gaur egun hamaika pertsonako taldea duena,  merkatu nazionalean sendotu egin da eta nazioarteko hedapena du helburu. 

Invikerrek urteetan zehar bilakaera handia izan du ikerkuntzan, garapenean eta berrikuntzan (I+G+b) hasieratik duen ikuspegiari esker. Horrela, enbalaje industrialeko soluzioak neurrira eskaintzean zentratuta, enpresak bere katalogoan produktu espezializatuen aukera zabala sartzea lortu du, hala nola korrosioaren aurkako VCI tratamendua duten enbalajeak, produktu metalikoak babesteko diseinatuak. Duela gutxi, Invikerrek aluminiozko bilgarrien kategoria berri bat bultzatu du, baldintza hermetikoetan hezetasunaren aurkako babes aurreratua eskaintzeko diseinatuak, balio handiko produktuetarako eta iraupen luzeko garraioetarako bereziki erabilgarriak. 

“Sektorean dugun 60 urtetik gorako esperientziak industria-enpresek aurre egin beharreko erronkak sakonki ulertzeko aukera ematen digu, baita ere babes eta efizientzia teknologikoko estandar altuenak betetzen dituzten produktuekin erantzuteko”, ziurtatzen du Xabier Altunak, Invikerreko gerente eta familia-enpresako bigarren belaunaldiko kideak. 

VCI (korrosio-inhibitzaile lurrunkorra) tratamenduarekin indartutako bilgarriak konpainiaren katalogoaren oinarrietako bat dira eta konponbide estrategikoa eskaintzen dute, haien moldakortasuna eta aplikatzeko erraztasuna direla eta. Metalak babesteko duen eraginkortasuna industria-sektore askotan aitortzen da. VCI tratamendua duten Invikerren produktu nabarmenen artean plastikozko poltsak, hodi formatuko VCI papera eta polipropileno pertsonalizatuaren rafia daude, guztiak aplikazio industrial desberdinetarako diseinatuak. 

Eraginkortasun teknikoaz gain, VCI tratamendua alternatiba jasangarria da. Izan ere, olioak edo estaldura kimikoak erabiltzen dituzten metodo tradizionaletan ez bezala, VCIak ez du produktu gehigarririk behar, eta horrek hondakinak eta kutsadura murrizten ditu. Horrek ingurumen-inpaktua hobetzen du eta bezeroentzako prozesuak ere sinplifikatzen ditu, ez baitute garbiketa-lanik egin behar babestutako produktuak jaso ondoren. Xabier Altunak baieztatu duenez, Invikerrek bere bezeroen produktuak babesteaz gain, “bere ingurumen-helburuak babestu nahi ditu”. 

Hala, Altunak uste du esperientzia, berrikuntza eta bezeroarentzako arreta funtsezkoak direla konpainiek Inviker aukeratu dezaten konfiantzazko bilgarri industrialaren hornitzaile gisa: “Horrelako merkatu dinamiko eta lehiakor batean, beharrezkoa da gorabidean dauden joera eta teknologien abangoardian egotea, gure bezeroei benetan balioa gehituko dieten konponbideak eskaintzeko”, adierazi du. 

Altunak “industria sektorean, askotan, bilgarri industriala ‘ahaztutako’ elementua dela  produktuak garatzeko prozesuan eta ez zaiola beharrezko garrantzia ematen” aitortzen du. Hala ere, kasu horietan Invikerrek bereizten dela azpimarratu du, besteak beste, biltegiratze edo garraio prozesuan produktuetan kalteak ala korrosioa sortzen direnean edo bilgarri egokirik ez edukitzeagatik ekoizpena gelditzen denean. “Zerbitzu integrala eskaintzen dugu, adituen aholkularitzatik hasita, gure bezeroen beharretara hobekien egokitzen den bilgarria entregatzeraino”, jakinarazi du Altunak. 

Urteetan zehar, Invikerrek eguneratze teknologikoarekin etengabeko konpromisoa erakutsi du. 2024ko uztailean, enpresak manipulaziorako makina industrial berri bat gehitu zuen, materialen erabileraren kalitatea, arintasuna eta zehaztasuna hobetzeko. Inbertsio horrek konpainiaren ahalmen operatiboa indartzeaz gain, manipulatutako produktuen aniztasuna handitzen du, eskainitako zerbitzuak dibertsifikatzen ditu eta lantaldearen lan-baldintzak hobetzen ditu. 

Etorkizunari begira, Inviker hainbat proiektu estrategikotan murgilduta dago merkatuan duen posizioa indartzeko eta hazten jarraitzeko. Enpresa bere webgunean funtzionalitate berriak garatzen ari da, hala nola bezeroentzako eremu pribatua, bezeroaren gardentasuna eta esperientzia hobetzeko. Enpresarentzat funtsezkoa den beste ardatz bat produktuen katalogoa etengabe eguneratzea da. Konpainiak bilgarri-soluzio eta material jasangarri berriak ikertzen jarraitzen du, bezeroen eta merkatuaren eskakizun gero eta handiagoetara egokitzeko, eta, hala, berrikuntzan eta lehiakortasunean ardazten du beti bere ikuspegia. 

Horren guztiaren helburua Invikerren nazioarteko hedapena da. “Hamarkadetan zehar eraiki dugun oinarri sendoari esker,  bilgarri industrialeko konponbideak merkatu berrietara eramateko prest gaude, betiere kalitatearekin eta jasangarritasunarekin konprometituta egonda”, amaitu du Altunak. 

Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova, BDHI Konexio edo Innobideak bezalako berrikuntzarako programak eta laguntzak ditu.   

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu. 

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Ertzaintzak eta Erandioko udaleko udaltzaingoek prebentzio-neurriak hartzen jarraitzen dute aisialdirako lokalen inguruan

24_0705 Ertzaintzak eta Erandioko udaleko udaltzaingoek prebentzio-neurriak hartzen jarraitzen dute aisialdirako lokalen inguruan Ertzaintzak eta…

12 horas hace

Dos detenidos en Bilbao por su presunta implicación en la quema intencionada de mobiliario urbano

Durante esta madrugada la Ertzaintza ha detenido en la capital vizcaína a dos jóvenes de…

15 horas hace

Gizon bat hil da zirkulazio-istripuan A-124 errepidean, Lantziegon

24_0703 Gizon bat hil da zirkulazio-istripuan A-124 errepidean, Lantziegon Gizon bat hil da zirkulazio-istripuan A-124…

1 día hace

Un preso intenta evadirse del centro penitenciario de Martutene

24_0702 Un preso intenta evadirse del centro penitenciario de Martutene Un preso intenta evadirse del…

2 días hace

Adingabe bat atxilotu dute Bilbon, beste gazte bati hankan sastada bat emateagatik

24_0701 Adingabe bat atxilotu dute Bilbon, beste gazte bati hankan sastada bat emateagatik Biktima larri…

2 días hace

Zerbitzuz kanpo zegoen ertzain batek lapur bat atzeman du Bilboko bitxi-denda batean lapurtzeagatik

24_0700 Zerbitzuz kanpo zegoen ertzain batek lapur bat atzeman du Bilboko bitxi-denda batean lapurtzeagatik Zerbitzuz…

3 días hace