Categorías: albisteak-berriak

Osasun Sailak, Barakaldok eta Farmazialarien Elkargoak beren tratamenduak doan prestatzeko aukera ematen diete ELZren erabiltzaileei

Barakaldoko Udalak, Osasun Sailarekin eta Bizkaiko Farmazialarien Elkargoarekin batera, proiektu bat aurkeztu du gaur goizean. Proiektu horren bidez, farmazia-zerbitzu profesional bat eskaintzen da, sendagaiak behar bezala erabiltzeko aukera ematen duena, doan, Etxeko Laguntza Zerbitzuaren (ELZ) erabiltzaileentzat, etxean zaintzeagatik prestazio ekonomikoa jasotzen duten pertsonentzat eta gizarte-harrerako zentroetan dauden pertsonentzat. Laguntza hori Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Bizkaiko Farmazialarien Elkargoak sinatutako hitzarmenari esker lor daiteke. Hitzarmen horrekin, gainera, Udalak bat egiten du urtero pertsona horien artean sendagaien erabilera hobetzeko, preskribatuta dituzten tratamenduen segurtasuna eta eraginkortasuna bermatuz.

Gaur egun, Bizkaiko 100 udalerrik eta Euskadiko 362 farmaziak parte hartzen dute ekimen honetan, Barakaldoko alkate Amaia del Campok, Eusko Jaurlaritzako Farmazia zuzendari Jon Iñaki Betolazak eta Bizkaiko Farmazialarien Elkargo Ofizialeko presidente Juan Uriartek aipatu dutenez. Barakaldon bakarrik, 2023an, 25 farmaziak 131 pazienterekin hartu zuten parte.

Zehazki, parte hartzen duen farmazietako bakoitzak astean behin pilulen blister bat prestatzen du programan izena emanda dauden pazienteentzat. Horretarako, dosifikazio-sistema pertsonalizatuak (DSP) erabiltzen dira tresna gisa. Horietan, pazienteak eguneko une bakoitzean hartu behar dituen pilulak jartzen dira, dosia behar bezala emateko behar den informazioarekin batera.  Horrela, erabiltzaileei tratamendua ulertzen laguntzen diete, botikak behar bezala hartzen dituztela bermatuz. Iaz, proiektu honetan parte hartzen duten Barakaldoko farmaziek 4.608 sistema indibidualizatu eman zizkieten pazienteei.

«Garrantzitsua da proiektu hau ezagutzera ematea, pertsona askori beren tratamendu medikoak hobetzen lagun baitiezaieke, hiru erakunderen arteko lankidetzari esker: Eusko Jaurlaritza, Udala eta Farmazialarien Elkargoa. Guztiok helburu bera dugu, gure herritarren bizi-kalitatea hobetzea, kontuan hartuta batzuetan, tratamenduek eguneko 10 pilula baino gehiago hartzea eskatzen dutenean, oso zaila dela hori ondo kontrolatzea. Zerbitzu hau egoera horretan dauden familia guztien eskura dago, Eusko Jaurlaritzak bere gain hartzen baititu gastu guztiak; beraz, Barakaldoko ELZko kide diren edo familia-ingurunean zaintzeko prestazio ekonomikoa jasotzen duten pertsonak animatu nahi ditut zerbitzu horretaz galde dezaten eta horrekin bat egin dezaten, oso onuragarria baita», adierazi du Del Campok.

Eusko Jaurlaritzako Farmaziako zuzendari Iñaki Betolazaren hitzetan, horrelako programek tratamendu farmakologikoan segurtasuna eta eraginkortasuna ziurtatzen laguntzen dute, pazienteen eta haien senideen mesedetan; izan ere, hainbat ikerketaren arabera, gaixotasun kronikoak dituzten adineko pertsonen % 50-60k ez dute tratamendua behar bezala betetzen, haiek botika hartzea euren ongizaterako funtsezko tresna denean; horregatik da garrantzitsua medikazioa kontrolatzea.

Era berean, Betolazak nabarmendu du horrelako programak Euskadiko arreta soziosanitarioaren ereduan kokatzen direla, osasun- eta gizarte-zerbitzuen koordinazioan oinarrituta, eta pertsona sistemaren ardatz nagusi gisa kokatzen duela gero eta zaharragoa den, gaixotasun kroniko gehiago dituen eta mendekotasun-maila handiagoa duen gizarte baten beharrei eta problematikei erantzuteko.

Bestalde, Bizkaiko Farmazialarien Elkargo Ofizialeko presidente Juan Uriartek adierazi du farmazialarien lanbidearen helburua dela sendagaiak eskuratzeko eta hauek behar bezala erabiltzeko aukera bermatzea, kasu honetan, Barakaldoko herritarrei. Medikamentuak hartzen dituzten pertsonen osasuna hobetzen lagunduko duen ekimena da, botikak ematerakoan akatsak izateko aukera murriztuz eta pertsonen eguneroko bizitzaren atxikidura eta bizi-kalitatea hobetuz, medikamentuan adituak diren profesionalek jasotako heziketak babestuta.

148 udalerri eta 734 farmazia akreditatu Euskadin

Gaur egun, 1.645 pertsonak baino gehiagok erabiltzen dute Euskadin Eusko Jaurlaritzak finantzatutako programa hau. 2023an, dosifikazioko 67.021 sistema pertsonalizatu prestatu ziren. Artatutako pertsona guztietatik % 93 paziente polimedikatuak dira. Paziente horiek egunean hamar pilula hartzen dituzte batez beste. % 42 etxean bakarrik bizi da, etxeko laguntzarekin, eta, emakumeak gehiago bizi direnez, % 65 emakumeak dira. Artatutako pertsonen adina 60 eta 94 urte bitartekoa da, eta gehien-gehienak laurogei urtetik gorakoak dira.

Lankidetza-hitzarmen mota horren bidez, jada EAEko 148 udalerrik parte hartzen dute programa honetan, eta 734 farmazia daude horretarako akreditatuta; horietatik 437k pazienteak dituzte. Gaur egun, etxeko laguntza-zerbitzuen 800 erabiltzaile baino gehiago dira programaren onuradun.

Bizkaiaren kasuan, Barakaldo zenbatuta, 100 udalerrik hartzen dute parte programan, eta lurralde historikoan 362 farmazia daude akreditatuta.

Programa honen helburua da bermatzea onuradunek hurbil izatea tratamendurako behar duten medikazioa, eta medikazioa behar bezala erabiliko dutela, tratamenduarekiko atxikidura lortuz, pazienteen segurtasuna bermatuz eta tratamendu horien eraginkortasuna ziurtatuz. Programa honetarako akreditatuta dauden lurraldeko farmazia guztiek egiten dute laguntza-lan hori.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Ertzaintzak eta Erandioko udaleko udaltzaingoek prebentzio-neurriak hartzen jarraitzen dute aisialdirako lokalen inguruan

24_0705 Ertzaintzak eta Erandioko udaleko udaltzaingoek prebentzio-neurriak hartzen jarraitzen dute aisialdirako lokalen inguruan Ertzaintzak eta…

1 día hace

Dos detenidos en Bilbao por su presunta implicación en la quema intencionada de mobiliario urbano

Durante esta madrugada la Ertzaintza ha detenido en la capital vizcaína a dos jóvenes de…

1 día hace

Gizon bat hil da zirkulazio-istripuan A-124 errepidean, Lantziegon

24_0703 Gizon bat hil da zirkulazio-istripuan A-124 errepidean, Lantziegon Gizon bat hil da zirkulazio-istripuan A-124…

2 días hace

Un preso intenta evadirse del centro penitenciario de Martutene

24_0702 Un preso intenta evadirse del centro penitenciario de Martutene Un preso intenta evadirse del…

2 días hace

Adingabe bat atxilotu dute Bilbon, beste gazte bati hankan sastada bat emateagatik

24_0701 Adingabe bat atxilotu dute Bilbon, beste gazte bati hankan sastada bat emateagatik Biktima larri…

2 días hace

Zerbitzuz kanpo zegoen ertzain batek lapur bat atzeman du Bilboko bitxi-denda batean lapurtzeagatik

24_0700 Zerbitzuz kanpo zegoen ertzain batek lapur bat atzeman du Bilboko bitxi-denda batean lapurtzeagatik Zerbitzuz…

3 días hace