Barakaldo, hiru pertsona atxilotu eta hiru zauritu dituzte suzko armak erabili dituzten liskar batean


34_0535 Barakaldo, hiru pertsona atxilotu eta hiru zauritu dituzte suzko armak erabili dituzten liskar batean

Barakaldo, hiru pertsona atxilotu eta hiru zauritu dituzte suzko armak erabili dituzten liskar batean

Servicio de prensa

2024-09-29

36, 38 eta 26 urteko hiru gizon atxilotu dituzte gaur arratsaldean Barakaldon, liskar iskanbilatsu batean parte hartzea egotzita. Liskar horretan hiru pertsona zauritu dira su-armaz.

Gaur, igandea, arratsaldeko 16:20ak pasata, Barakaldoko BurceƱa auzora joateko eskatu diete Ertzaintzako zenbait agenteri, su-armak erabili dituzten liskar baten ondorioz.

Ertzaintzaren patruilak bertaratu dira, eta gertatutakoaren berri izan dute. Hiru pertsona atxilotu dituzte orain arte hiru pertsona ospitaleratu behar izan dituzten liskar iskanbilatsuan parte hartzea egotzita.

Ertzaintzak eginbideak ireki ditu gertatutakoa argitzeko, eta ez dute baztertzen atxiloketa gehiago egitea.