Categorías: albisteak-berriak

Beldur Barik lehiaketa lokala

Proiektu artistikoak azaroaren 8a arte aurkeztu daitezke

Donostia Gazteriak eta Berdintasunak “Beldur Barik” jarrera sustatzeko tokiko lehiaketa zabaldu dute.

Indarkeria sexista eta matxistaren manifestazio anitzak ikusarazten dituzten taldekako proiektu artistikoak aurkezteko aukera izango dute 12 eta 20 urte bitarteko gazteek azaroaren 8 arte www.beldurbarik.eus webgunean.

Erkidego mailan ospatuko den lehiaketara aurkezten diren Donostiako taldeen lan horiek, zuzenean Donostiako lehiaketan baloratuko dira ere. Beraz, tokiko lehiaketak sustatzeko helburuarekin batera, gure hirian sortutako lanak bertako epaimahai batek baloratuko ditu. Gainera, Donostiako lehiaketak, bere sari banaketa ekitaldia izango du, eta azaroaren 22an izango da Kontadores Gazte Zentroan. Bertan ekitaldi honetako saridunak aditzera emateaz gain, DJ baten eskutik festa giroa izan da bertan.

Lehiaketan edozein adierazpen artistiko onartuko da, baldin eta euskarri digitalean aurkezten bada: flashmob, errezitatutako poemak edota kameraren aurrean irakurritako hausnarketazko testuak, bideoklipak, argazkiak, fotonobelak, lipdubak, dantzak, etab.

Zer balioetsiko da

Lanen balorazioan honako hauek hartuko dira kontuan:

  • mezuaren kalitatea (nesken ahalduntzetik gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna, eta mutilen konpromisoa matxismoaren aurka)
  • originaltasuna
  • begiraden irekiera gazteek beraien egunerokoan bizi dituzten indarkeriaren adierazpenak identifikatzerako orduan
  • aurkeztutako irtenbidearen ikuspegia eta tonua
  • euskararen erabilera.

Kategoriak eta sariak

1. kategoria: 2012 eta 2010 urteen bitartean jaioak (12-14 urte)

2. kategoria: 2009 eta 2007 urteen artean jaioak (15-17 urte)

3. kategoria: 2006 eta 2004 urteen bitartean jaioak (18-20 urte)

Sariei dagokienez, lehenengo eta bigarren kategorietan honako hau irabaziko dute: tokiko lehiaketan hirian ospatuko den kirol ekitaldi edo ekitaldi kultural batera joateko sarrerak. Azkenik, hirugarrenean, 300€.

Epaimahaikideen emaitza eta proiektu irabazleak azaroaren 22an emango da ezagutzera sari banaketa ekitaldian.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Kartzelan sartu dute Donostian autokarabana bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak 46 urteko gizon bat atxilotu zuen igandean Irunen, Gipuzkoako hiriburuan autokarabana bat hartzeagatik. Era…

8 horas hace

Nafarroa Europako proiektu baten buru da, prestakuntza ekintzen bidez energia eraldatzeko

filter: 0; fileterIntensity: 0.0; filterMask: 0; module: j; hw-remosaic: 0; touch: (-1.0, -1.0); modeInfo: ;…

11 horas hace

Nafarroak eta Estatuak hitzarmena sinatu dute Nafarroako Unibertsitate Publikoan irakasle eta ikertzaile talentua sartzeko

Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateetako Estatu idazkariak, Juan Cruz Cigudosa Morant ministroak eskuordetuta, Patricia Fanlo Unibertsitateko,…

11 horas hace

Nafarroak Eguneko Zentro berria estreinatu du Iruñean, gizarte-arrisku egoeran dauden 3-16 urte arteko adingabeak artatzeko

Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuak 662.014,49 euroko inbertsioa egin du, babesgabeko…

11 horas hace

Plazaolako Bide Berdeak desgaitasuna duten pertsonentzako irisgarritasuna hobetuko du

Camino Natural Vía Verde del Plazaola Turismo Zuzendaritza Nagusiak Lakita SA enpresari esleitu dizkio Plazaolako Bide…

11 horas hace

Nafarroako Gobernuak zuzenean emango du Youtubeko kanalean, haurtzaroan eta nerabezaroan pantailak erabiltzeari buruzko eztabaida publikoa

Nafarroako Gobernuak zuzenean emango du Youtubeko kanalaren bitartez, ‘Digital Kids: Debekatzea vs. Heztea’ jardunaldia; hau da, haurtzaroan…

11 horas hace