Categorías: albisteak-berriak

Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuak Santurtziko alkatearekin batera Aurora Vildósola taldearen hiri-berroneratze proiektua bisitatu du

Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburu Denis Itxasok, Santurtziko alkate Karmele Tubillarekin batera, Aurora Vildósola taldea bisitatu du. Bertan, hiri-berroneratzeko eta eraikinak birgaitzeko jarduera garrantzitsua egiten ari dira. Proiektu hau BERPIZTU programaren eta Europar Batasunak (NextGenerationEU) finantzatutako Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruan kokatzen da, 8,8 milioi euro inguruko inbertsioarekin.

Denis Itxasok nabarmendu duenez, Aurora Vildósola taldean egindako jarduera hori Eusko Jaurlaritzak historikoki degradatutako auzoen hiri-berroneratzearekin duen konpromisoaren adibide garbia da. “BERPIZTU programa gure hiriak eraldatzen ari da, ez bakarrik ikuspuntu fisiko batetik, baita sozialetik ere, egoiliarren bizi-kalitatea hobetuz eta jasangarritasunaren eta eraginkortasun energetikoaren aldeko apustua eginez”, Itxasok adierazi duenez.

Bestalde, Santurtziko alkate Karmele Tubillak proiektu honek udalerriarentzat duen garrantzia azpimarratu du: “Oztopo arkitektonikoak kentzeari dagokionez, proiektu garrantzitsuenetako bat da. Berroneratze honek Aurora Vildósola auzoaren eraberritze integrala ekarriko du, jatorrizko esentzia galdu gabe, baina lan kohesionatuak izanik, irisgarritasuna eta efizientzia energetikoa emango baitiote eremu berriari. Betiere, guztiontzat jasangarriagoa izango den etxebizitza-eredu bati begira. Ekintza horrekin batera, udaletik eremu horretan beste jarduera batzuk aurrera eramaten ari gara bere hobekuntzarako”.

Hiri-berroneratzea, historikoki andeatutako auzoen zerbitzura

Taldea 50eko hamarkadaren erdialdean eraiki zen Nerbioi ibaiaren ezkerraldeko langileak hartzeko, eta 104 etxebizitzaz osatuta dago, zazpi bloketan banatuta. “Hiri-berroneratze proiektu honek eraikinen irisgarritasuna eta energia-eraginkortasuna hobetzea ahalbidetuko du, baita auzoaren kanpoko azpiegiturak egokitzea ere, Santurtziko goialdean”, Itxasok adierazi duenez.

Bisita Opengela izeneko bulegoan hasi da, taldetik gertu dagoen adinekoen zentroan. Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuaren hitzetan, “Eusko Jaurlaritzak erreferentzia gisa erabiltzen du auzoko bizilagunentzat birgaitze-prozesu osoan zehar, eta une oro laguntzen die eta Planaren faseei buruzko informazioa ematen die bizilegunen erkidegoek eskura ditzaketen laguntza edo dirulaguntzez gain”. Hobekuntza esanguratsuak ezarri dira eraikinen energia-eraginkortasunean eta irisgarritasunean. Horien artean, bloke guztietan igogailuak jartzea sartzen da, eta horrek irisgarritasuna nabarmen hobetuko du. Era berean, fatxadak kanpoko isolamendu termikoko sistemekin (SATE) estaltzen ari dira, jatorrizko estilo arkitektonikoari eutsiz.

Era berean, inguruko esku-hartzeak barne hartzen du euste-hormak eta drainatze-sistemak eraikitzea eraikinen atzeko aldeetan, eta horrek iragazketa-arazoak saihestuko ditu eta eraikinen egonkortasuna bermatuko du. Eremu komunak ere egokitzen ari dira, arrapalak erantsita, etxebizitza guztiak irisgarriak izango direla ziurtatzeko, eta ikuskapen teknikoak egin dira multzoko 13 eraikinetan (104 etxebizitza). Gainera, 2023az geroztik, atari bakoitzeko etxebizitza bat monitorizatzen ari dira, energia-eraginkortasunari eta erosotasunari dagokienez ezarritako hobekuntzen eragina ebaluatzeko, EHUko ENEDI Ikerketa Taldearekin lankidetzan.

Ildo horretan, udalerriko alkateak azpimarratu du horrelako bulegoak, Opengela kasu, beharrezkoak direla bizilagunak informazio guztia bertatik bertara eskuratu ahal izateko: “lanik handiena obrak hasi ziren lehen aldian egin zen, eta auzuneko pertsona guztiei eskura zeuden laguntza guztien berri eman zitzaien, baita horiek lortzeko beharrezko izapide guztiak nola egin zitezkeen ere. Bizilagunak kasu askotan adinekoak direla jakinda, arreta pertsonalizatua eman da, eta, askotan, etxebizitzetara joan dira”.

Erakundeen arteko inbertsioa eta lankidetza

Proiektuak 8.787.265,87 euroko aurrekontua du, hainbat iturrik finantzatua: Eusko Jaurlaritzak (5.388.547,87 euro), NextGenerationEU funtsak (1.192.507,40 euro), Santurtziko Udalak (947.860,00 euro) eta jabeen erkidegoek (1.349.565,10 euro).

Bisita honekin, Eusko Jaurlaritzak, Europar Batasunak eta Santurtziko Udalak ezkerraldeko biztanleentzat etorkizun jasangarriagoa eta irisgarriagoa bermatzeko egin duten ahalegina nabarmentzen da.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Ertzaintzak eta Erandioko udaleko udaltzaingoek prebentzio-neurriak hartzen jarraitzen dute aisialdirako lokalen inguruan

24_0705 Ertzaintzak eta Erandioko udaleko udaltzaingoek prebentzio-neurriak hartzen jarraitzen dute aisialdirako lokalen inguruan Ertzaintzak eta…

12 horas hace

Dos detenidos en Bilbao por su presunta implicación en la quema intencionada de mobiliario urbano

Durante esta madrugada la Ertzaintza ha detenido en la capital vizcaína a dos jóvenes de…

15 horas hace

Gizon bat hil da zirkulazio-istripuan A-124 errepidean, Lantziegon

24_0703 Gizon bat hil da zirkulazio-istripuan A-124 errepidean, Lantziegon Gizon bat hil da zirkulazio-istripuan A-124…

1 día hace

Un preso intenta evadirse del centro penitenciario de Martutene

24_0702 Un preso intenta evadirse del centro penitenciario de Martutene Un preso intenta evadirse del…

2 días hace

Adingabe bat atxilotu dute Bilbon, beste gazte bati hankan sastada bat emateagatik

24_0701 Adingabe bat atxilotu dute Bilbon, beste gazte bati hankan sastada bat emateagatik Biktima larri…

2 días hace

Zerbitzuz kanpo zegoen ertzain batek lapur bat atzeman du Bilboko bitxi-denda batean lapurtzeagatik

24_0700 Zerbitzuz kanpo zegoen ertzain batek lapur bat atzeman du Bilboko bitxi-denda batean lapurtzeagatik Zerbitzuz…

3 días hace