Categorías: albisteak-berriak

465.000 euro doktoretza aurreko ikertzaileen atzerriko egonaldietarako dirulaguntzatan

Gobernu Kontseiluak, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuaren proposamenez gaurko bileran onartu du, Ikertzaileak Prestatzeko Doktoretza-aurreko Programan parte hartzen duten ikertzaileei zuzenduriko Agindu bat. Agindu honen bidez, ikertzaileek euren aplikazio zentroez bestelakoetan egonaldiak egin ditzaten dirulaguntzak deitzen dira. Deialdi honek 465.000 euroko diru-kopurua du.

Gorago aipaturiko Doktoretza-aurreko Programaren onuradun diren ikertzaileek lan-kontratu bidezko harremana dute ikerketa zentroekin (unibertsitate edo ikerketa erakundeak, I+G+b-n ahalmen eta jarduera ezaguna dutenak). Ikerketa zentro horiek Doktoretza-aurreko programarako aplikazio-zentrotzat hartzen dira. Hala ere, doktoretza-aurreko ikertzaileek aplikazio-zentroa ez den atzerriko zentro batean egin behar izaten dituzte egonaldiak, euren ikerketa-lanak hala eskatuta. Doktoretza-aurreko ikerketa-prestakuntza indartzea eta egiten ari diren ikerketaren nazioartekotzea bultzatzea da egonaldi horren helburua.

Horrela bada, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak dirulaguntza deialdi hau irekitzen du, lekualdatzeak edo aldi baterako egoitza-aldaketak egin behar dituzten doktoretza-aurreko ikertzaile horiei osagarri ekonomikoak eskaintzeko helburuz. Egonaldiak atzerriko unibertsitateetan, ikerketa edo garapen teknologikoko zentroetan eta I+G+b-ko jarduera duten enpresetan egin ahal izango dira. Horrek dirulaguntza hauek ematea justifikatzen duen aldi baterako egoitza-aldaketa dakar.

Laguntzak bi modalitatetan ematen dira:

A modalitatea: 2023-2024 ikasturteko doktoratu aurreko programako laguntza berritzen duten ikertzaileen mugikortasunerako. 418.000 euroko diru kopurua du.

B modalitatea: programa horretako laguntza berri baten onuradun diren ikertzaileen mugikortasunerako. 47.000 euroko zuzkidura du.

Egonaldi hauek 2025an hasi beharko dira, eta harrera egingo duen erakundearen aldi akademikoarekin eta ohiko jarduerarekin bat etorri beharko dute. Laguntza 4 eta 6 hilabete bitarteko egonaldi bakar bat egiteko emango da, zentro bakar batean eta modu jarraituan.

2024an, doktoretza-aurreko 50 ikertzaile izan dira laguntza hauen onuradun iazko deialdiaren bidez, eta horrela, aldi bateko egonaldiak egin ahal izan dituzte euren aplikazio zentroa ez den atzerriko beste zentroren batean.

Egonaldien helburua izango da ikertzaileek beren ikerketa zientifiko eta teknikoan izan beharreko prestakuntza hobetzea, ikerketa-jarduerak burutuz, ikerketa-proiektuari aplikatzeko teknika berriak ikasiz, edo gauzatzen ari den tesi-proiektuaren testuinguruan, prestakuntza zientifikoaren mesedetan izango den eta tesia garatzeko prozesua sustatuko duen beste edozein ikerketa-jarduera garatuz eta nazioarteko aipamena duen doktoretza lortzea ahalbideratuz.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Zazpi atxilotu Pasaian liskar iskanbilatsu batengatik

Ertzaintzako eta Pasaiako Udaltzaingoko agenteek bertako San Pedro barrutian izandako liskar iskanbilatsu batean inplikatutako zazpi…

10 horas hace

Tolosan atxilotu dute sexu-askatasunaren aurkako ustezko delituengatik

Ertzaintzak 18 urteko gazte bat atxilotu du Tolosan, bide publikoan masturbatzea eta emakumeei, kasu batzuetan…

13 horas hace

Urgulleko Natur Txokora bisitak ugaritu dira 2024an

Aurten, ia mila pertsonak parte hartu dute Cristina Enea Fundazioak udaberrian eta udan antolatutako jardueretan…

13 horas hace

Bunkerrek urriaren 25etik 27ra publikoa, artistak, argitaletxeak eta disko-dendak bilduko ditu berriro Barakaldon

2023ko lehen edizioan publikoaren erantzun oso ona jaso ondoren, bueltan da Bunker, diskoak, liburuak, bildumagileentzako…

13 horas hace

UPV-EHU, UNLOOC egitasmoan partaide

UPV/EHU, Arabako Campuseko Farmazia Fakultateko Nanobiocel ikertaldearen bidez, parte hartzen ari da UNLOOC (Unlocking the…

13 horas hace

Bruce Springsteen ofrecerá un segundo concierto en Donostia

Tras el éxito de ventas del concierto que Bruce Springsteen and The E Street Band…

13 horas hace