Ertzainek 19 urteko gazte bat atxilotu dute Santurtzin, irailean zehar herrian adineko emakumeei urrezko kateak eta zintzilikariak indarrez lapurtzea leporatuta. Atxilotuari lau lapurreta leporatu dizkiote, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.
Irailean zehar Santurtzin indarkeria eta beldurra erabiliz egindako hainbat lapurretek alarma sozial handia sortu zuten, ikertutako lau kasutan biktimak zaurgarriak, adineko emakumeak, zirelako. Lapurretak emakumeak etxera itzultzean gertatu ziren.
Egilearen modus operandia antzekoa zen. Biktima atarian sartzen zenean, harekin batera sartzen zen eta igotzen zen eskaileretatik edo igogailuan. Une horretan, hurbildu eta, indarrez tira eginda, lepoan zeraman urrezko katea edo zintzilikaria kentzen zion, eta, biktima babesgabe utzita, ihes egiten zuen. Lapurretetako bi igogailu barruan gertatu ziren.
Ertzaintzak eta Santurtziko Udaltzaingoak elkarlanean jardun dute kasu horiek ikertzen eta argitzen, aipatutako lapurreten ustezko egilea aurkitu eta atxilotzeko. Astearte honetan, Ertzaintzako agenteek Mamariga auzoan aurkitu zuten, eta indarkeria eta beldurra erabiliz lapurretak egitea leporatuta atxilotu zuten.
El siniestro ha tenido lugar esta tarde cuando un total de diez vehículos se han…
25_0031 Urdulizen atxilotu dute herriko atari eta saltokietan kalteak egin ondoren Aurretik alkoholdun edarien botilaz…
Recientemente la Comisión Europea ha autorizado el uso del término «txakoli» para hacer referencia al vino que elaboran…
La Dirección General de Evaluación Ambiental del Ministerio de Transición Ecológica español ha emitido una…
El entrenador del Athletic Club, Ernesto Valverde, ha lamentado la eliminación del Athletic en los…
El Plan de Acción del Ayuntamiento cuenta con tres Programas que se ponen ahora en…