Gernikako pub bateko atean nahita piztutako suteagatik atxilotuetako bat espetxeratu dute


24_0543 Gernikako pub bateko atean nahita piztutako suteagatik atxilotuetako bat espetxeratu dute

Gernikako pub bateko atean nahita piztutako suteagatik atxilotuetako bat espetxeratu dute

Servicio de prensa

2024-10-03

Gaur arratsaldean, Gernika-Lumoko pub bateko atean eta kanpoko fatxadan nahita piztutako sutean parte hartzeagatik atxilotutako lau lagunetako bat espetxeratzeko agindu du agintaritza judizialak.

Gertakari horretan parte hartzeagatik atxilotutako lau pertsonak Gernika-Lumoko Guardiako Epaitegiaren esku utzi dituzte arratsaldeko lehen orduan, eta atxilotuetako bat Basauriko espetxean sartzea agindu dute.