Categorías: albisteak-berriak

Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak Aukerak agentziari helarazi dio etorkizuneko erronkei zorroztasunez eta inplikazioz aurre egiten jarraitzeko nahia

Gizarteratzearen Euskal Agentziak Lanbiderekin elkarlanean jardungo du presoei lan-aukerak emate aldera

María Jesús San José Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak Aukerak agentziak Vitoria-Gasteizen duen egoitza bisitatu du gaur. Hango langileekin bilduta, jakinarazi die bere lantaldeak erabateko konfiantza duela haien lanarekin, eta etorkizuneko erronkei zorroztasunez eta inplikazioz aurre egiten jarraitu nahi duela, presoen gizarteratzearen eta lan-munduratzearen alde.

Alfonso Gómez Justiziako sailburuordearekin eta Juan Carlos Romero Gizarteratzearen Euskal Agentziako zuzendariarekin batera izan da agentziak Arabako hiriburuan dituen instalazioetan, eta datorren urteko aurrekontuetan jasotzen ari diren planak eta proiektuak partekatu ditu.

San Josek nabarmendu du Aukerak agentziak funtsezko zeregina betetzen duela presoak gizarteratzeko eta lan-munduratzeko prozesuetan; izan ere, espetxeen kudeaketa “ez da segurtasunaren edo zigorrak betetzearen kontu hutsa, askatasuna berreskuratzen dutenean presoak gizarteratzeko prestatzea baizik, eta hori guztiei gertatuko zaie”.

Puntu horretan, erantsi duenez, Aukerak agentziak “modu praktikoan eta ulergarrian helaraz diezaioke gizarteari presoak gizarteratzeko lana”. Hori dela eta, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin itun estrategikoa sinatzeko abiarazitako lana berreskuratuko da. “Ondo ezagutzen dugu Lanbideren eraldaketa-prozesu osoa; zenbait instituzio, zerbitzu eta gizarte-erakunde lotzen dituen gizarteratze-ibilbide mistoekin egindako saiakuntza. Bazterketa-arriskuan dauden pertsonak —eta horien barruan presoak— ia banan-banan erreskatatzeko formulak dira”, eman du aditzera.

San Josek lankidetza horri forma emateko asmoa duela aurreratu du, eta enpresak eta sindikatuak ere inplika daitezen lortu nahi du; izatez, “presoentzako aukerez hitz egiten ari gara, baina baita beren jarduerarako profil egokiak bilatzen dituzten enpresez ere. Eskubideen inguruko lanaz ari gara, eta ez, zigorra betetzen ari den bitartean, denbora-pasa hutsez”.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 3a

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Urtarrilaren 17an, ostirala, N-121-A errepidean, Belateko tunelaren hegoaldeko ahoan egingo diren lanak direla eta, trafikoa moztea eta desbideratzea aurreikusi dute

DCIM100MEDIADJI_0404.JPG Datorren ostiralean, hilak 17, 08:30ean, N-121-A errepidea moztuko da, Belateko tunelaren hegoaldeko ahoan, 3. lur-erauzketan,…

3 horas hace

Irujo kontseilariak Red Metaleko adimen artifizialaren proiektu berria ezagutu du

Metalaren eta ezagutza industrialaren enpresen sareak (Red Metal) «Metal-IA» proiektua aurkeztu dio berriki Mikel Irujo…

3 horas hace

Lurralde Kohesioak 20 milioi euro inbertitu zituen 2024an Nafarroako errepideetako 174 kilometrotan zorua berritzeko

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 2024. urtean zehar Nafarroako errepide…

3 horas hace

Nafarroak 2,5 milioiko hiru laguntza-deialdi aurkeztu ditu enpresetan I+G+b sustatzeko

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, enpresetan I+G+b…

3 horas hace

Hezkuntza Departamentuak matrikulazio epe berria iragarri du Zubiarte Euskaltegi Publikoan helduei euskara irakasteko

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak Uharteko Zubiarte euskaltegiko helduen euskara ikastaroetarako matrikula epe berria iragarri du,…

3 horas hace

Larrialdi-zerbitzuek lanean jarraitzen dute Noainen izandako gas-leherketaren ondoren normaltasuna berreskuratzeko

A: MIGUEL OSÉS F: 14-1-2025 P: L: NOAIN T: ESTADO DEL EDIFICIO TRAS LA EXPLOSION…

3 horas hace