Lehen lehendakariodea Eusko Ikaskuntzaren XIX.Kongresura joan da

Lehen lehendakariode eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Ibone Bengoetxea, Gasteizko Europa Jauregian urriaren 2tik 4ra ospatzen ari den Eusko Ikaskuntzaren XIX.Kongresura joan da.

«Elkartzen gaituena: Herri ituna(k) jendartean eta lurraldearen kohesiorako» lelopean, kongresua azken urteetako lanaren erakusleihoa izaten ari da, hiru ardatz nagusitan banatuta: Eredu Sozio-ekonomiko berria eta Ongizatearen gizartea, Jendartea eta Lurraldetasuna.

Gaurko jardunaldian, Jendartea izan duten ardatz eta hauek izan dira jorratutako gaiak:

– Hitzaldi markoa: «Egungo gizarteak eta hauek sareak: bilakaera, parte-hartzea eta bizikidetza (gaztelaniaz)

– Aurkeztuko diren ikerketen kokapen markoa.

– Euskal nortasuna(k) XXI. mendera begira: 2050 helburu 

– Euskal Hezkuntza Sistema: Etorkizuna elkarrekin lantzen.

– Kukai dantza taldea: hausnarketa sortzailea.

GizarteLAB: Gizarte berrikuntzarako esperimentazio laborategia

– Kultur Eskubideak: Parte-hartzea eta gobernantzarako politikak

– Ardatzaren ondorioak eta etorkizuneko ildoa