Categorías: albisteak-berriak

Maria Ubarretxenak: “Herritarren egunerokotasuna erraztea du helburu Administrazioa Arintzeko eta Sinplifikatzeko Legeak”

Sailburuak positibotzat jo du Arcadi España Estatuko idazkariarekin atzo egindako bilera eta topaketak lanean jarraitzeko eta Lankidetzarako Aldebiko Batzordea prestatzeko balio izan zuela esan du

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako, bozeramaile eta Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua elkarrizketatu dute gaur goizean Euskadi Irratiko «Faktoria» saioan. Lehenik eta behin, Gobernuaren lehen 100 egunez mintzatu da bozeramailea eta azpimarratu du ilusioz eta gogoz ari direla lanean, “erronkak handiak dira, arazoak ere badira, baina arazo horiei irtenbideak emateko egingo dugu lan,  begirada baikorretik eta jarrera eraikitzailetik” adierazi du.

Atzo Arcadi España Estatuko idazkariarekin izandako bilera ere izan du hizpide sailburuak eta azaldu du, atzokoa, lan bilera izan zela, esku artean dituzten gaietan aurrerapausoak emateko eta laster Pradales Lehendakariaren eta Sanchez presidentearen artean egingo den Lankidetzarako Aldebiko Batzordea prestatzeko. Eskumenen harira, azaldu du, kronograma berri bat dagoela mahai gainean eskumen bakoitzaren lanketa eta negoziaketarako eta berretsi du akordio bat dagoela eta akordio hori bete egin behar dela, “guk gure %100a emango dugu akordioa bete dadin” gaineratu du. Gizarte segurantzaren harira adierazi du denbora luzea emango duela eskumen honen lanketak, baina arrazoi horregatik jada Jaurlaritzan hasita daudela proposamena lantzen.

Gobernuaren lege egutegia, herri erronkei erantzuteko

Aste honetan aurkeztu du lege aurreikuspena Jaurlaritzak, 17 izango dira Jaurlaritzak garatu eta Eusko Legebiltzarrera eramango dituen legeak, bozeramailearen hitzetan “gizarte erronkei aurre egiteko beharrezkoak diren legeak dira”. Horietako bi lege Gardentasunaren Legea eta Administrazioa Arintzeko eta Sinplikatzeko Legea, Ubarretxenak gidatzen duen sailari dagozkio.

Gardentasun legearen harira, sailburuak azpimarratu du, legerik ez izan arren, Euskadin jada legean jasotako hainbat eginkizun gauzatzen direla. Edonola ere, beharrezkotzat jo du lege berria izatea; “espero dugu legealdi honetan legea onartzea, guztien ekarpenekin osatutako lege on bat izan dezagun”. Sailaren pean garatuko den bigarren legeak, Administrazioa Arintzeko eta Sinplifikatzeko Legeak, herritarren egunerokotasuna erraztea du helburu, “lehenik eta behin, diagnostikoa egingo dugu, interoperabilitatea azkartu eta hobetzeko eta digitalizazioaren eskutik prozedurak arintzeko” azaldu du.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Ertzaintzak obus bat erretiratu du Hondarribiko etxe bateko lorategitik

25_0026 Ertzaintzak obus bat erretiratu du Hondarribiko etxe bateko lorategitik Ertzaintzak obus bat erretiratu du…

1 hora hace

Zinema eta Zientzia zikloaren zortzigarren edizioan, denboraren kontzeptuari buruzko hausnarketak proposatzen dira

Zinema eta Zientzia zikloaren zortzigarren edizioak denboraren kontzeptuan sakontzea proposatzen du. Helburu horrekin, hamabi film…

1 hora hace

Zarauzko Emakumeen Etxearen ekimenak

Gabonetako geldialdiaren ondoren, Emakumeen* Etxearen jarduna bueltan da eta 2025 urte honen lehen erdirako antolatu…

1 hora hace

28.000 bizikletatik gora daude Zarautzen

Jakina da Zarautzen eta zarauztarren elementu adierazgarrietako bat herrian egiten den bizikleten erabilera zabala dela.…

1 hora hace

Zarauzko Amalur parkean 70 zuhaitz landatu dira

Amalur Landu partehartze prozesua gauzatzearekin batera, Zarauzko Udaleko lorezaintza zerbitzua Salberdin urbanizazio proiektuaren baitan jasota…

1 hora hace

Jesus Carrera fusilatua izan zenetik 80. urteurrena dela eta zenbait ekitaldi antolatu dira

Jesus Carrera Olaskoaga hondarribiarra fusilatua izan zenetik 80 urte beteko dira ostegun honetan, urtarrilaren 16an.…

1 hora hace