Categorías: albisteak-berriak

Pérez sailburuak nabarmendu du Ikerbasque mundu mailako erreferente bihurtu dela ikertzaile bikainak erakartzen

Juan Ignacio Pérez Iglesias sailburuak ongietorria egin die Ikerbasqueko ikertzaileei urteroko topaketan

240 Ikerbasque ikertzaile bildu dira Euskadiko zientziaren etorkizunari buruzko gogoeta egiteko

Ikerbasquek gaur egun 35 herrialdetako 400 zientzialari inguru ditu

Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuak, Juan Ignacio Pérez Iglesiasek ongietorria egin die gaur goizean Tabakaleran Ikerbasquek urtero antolatzen duen topaketan parte hartu duten ikertzaileei. Perezen esanetan, Ikerbasque mundu mailako erreferente bihurtu da ikertzaile bikainak erakartzen, bai eta ikerketaren sustapenean ere. Bere hitzaldian, 240 ikertzaileren aurrean, adierazi du gaur egun Eusko Jaurlaritzaren lidergoa eta ikuspegia 15 urte baino gehiagoan fruituak ematen ari dela.

Sailburuak, Fernando Cossio Ikerbasqueko zuzendari zientifikoa eta Amaia Esquisabel Ikerketaren zuzendaria bertan zirela, azpimarratu du erakunde, unibertsitate eta ikerketa-zentro guztien arteko lankidetza funtsezkoa izan dela Ikerbasquek arrakasta izan dezan. Ildo horretan, Perezek esan du beharrezkoa dela lankidetza horri eustea eta indartzea, horrek ahalbidetzen baitu Euskadi mundu mailan lehiatu ahal izatea. Gogorarazi du, halaber, Eusko Jaurlaritzak politika zientifiko argia eta egonkorra duela, eta konpromiso horren oinarrian dagoela ikerketa eta garapeneko inbertsioa errentagarria dela, epe labur, ertain eta luzera.

Nola hobetu zientzia Euskadin: 2025-2028 Plan Estrategikoa

Ikerbasquek sustatutako topaketak helburu bikoitza zuen oraingoan: alde batetik, ikertzaileen arteko sinergiak ahalbidetzea, ideiak eta etorkizuneko proiektuak sor ditzaketen hausnarketa partekatuak eragitea. Baina, gainera, kasu honetan ere, zientzialarien inplikazio eta parte-hartze zuzena bilatzen zen, Ikerbasqueren 2025-2028 Plan Estrategikoari begira.

Ideia, gogoeta eta proposamen guztiak baliotsuak eta beharrezkoak direla sinetsita, Ikerbasquek bere ikertzaileak inplikatu ditu erronkak, aukerak, indarguneak eta hobetzeko arloak identifikatzen. Gero eta konplexuagoa eta interkonektatuagoa den mundu honetan, zientziak aurrera egiten du hainbat diziplinaren ezagutzari ezker, hala nola gaixotasun neurodegeneratiboak, material berriak, adimen artifiziala eta sortzen duen eztabaida, teknologia kuantikoa, klima edo energia.

Ikerbasqueri buruz

Ikerbasqueren – 2007an Eusko Jaurlaritzak sortutako Zientziarako Euskal Fundazioaren – programek talentua erakartzeko eta atxikitzeko helburu argia dute: batetik, ikerketa-lana atzerrian egiten ari direnak erakartzea, arreta berezia jarriz Euskal Autonomia Erkidegoko ikertzaileen itzuleran; eta, bestetik, beren ibilbidea sendotzeko aukerak eskaintzea Euskadin ikertzen ari direnei.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Gizon bat atxilotu dute Andoainen droga-trafikoagatik

Ertzaintzako agenteek 46 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo Andoainen, substantzia estupefazienteen trafiko-delitu bat egotzita.…

4 horas hace

Bueltan da Parketarrak Donostiako 22 auzotako jolasgune eta plazetara

Urriaren 7tik 25era, familiei eta haurrei euskaraz jolasteko baliabideak emateko Urriaren 7tik 25era izango da…

4 horas hace

Bizkaia lanza una nueva herramienta para detectar y evitar situaciones de violencia en el deporte escolar

La Diputación Foral de Bizkaia arranca la temporada de Deporte Escolar 2024-2025 con el lanzamiento…

4 horas hace

Uno de los detenidos por el incendio de un pub de Gernika con empleados dentro ingresa en prisión

Ayer por la tarde la autoridad judicial decretó el ingreso en el centro penitenciario de…

4 horas hace

La Real Sociedad solicita una reunión con UEFA para que los actos de ayer «sean los últimos»

Los hinchas del Anderlecht rompieron ayer el cristal de protección del Reale Arena y lanzaron…

4 horas hace

Vídeos: Así actuaron los ultras del Anderlecht ayer en Donostia

El partido de fútbol que se celebró ayer en el Reale Arena entre la Real…

4 horas hace