Osasun Sailak eta Osakidetzak urriaren 7an hasiko den gripearen eta COVIDaren aurkako 2024ko txertaketa-kanpaina aurkeztu dute gaur. Beraz, gaurtik aurrera 60 urtetik gorako pertsonek eta arriskupeko biztanleek zita har dezakete Osakidetzaren webgunearen bidez edo osasun-zentrora deituta. Gainerako herritarrek ere eskatu ahal izango dute gripearen aurkako txertoa, baina azaroaren 4tik aurrera eskatu ahal izango dute, biztanle kalteberenei emango baitzaie lehentasuna.
Enrique Peiró Osasun sailburua eta epidemiologoak, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendari Guillermo Herrerok eta Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko Maite Martínez zuzendariarekin batera, azaldu dituzte gaurko prentsaurrekoan kanpainaren gakoak eta gogorarazi dute, ohikoa den bezala, immunizazioari jada hasiera eman zaiolan adineko pertsonen egoitzetan. Kanpainaren helburua da ahalik eta gehien babestea herritarrak, bereziki pertsona ahulenak, konplikazio handienak izan ditzaketenak arnas gaixotasunen aurrean.
Izan ere, aurten ere, gripearen txertoarekin batera, arriskuko biztanleei SARS-CoV-2 birusaren aurkako txerto eguneratua – omikroi-aldaera bat barne – aldi berean jasotzeko aukera eskaintzen zaie. Txertoak jartzea erabat borondatezkoa da, baina Osasun Sailak eta Osakidetzak gomendatzen dute; izan ere, sailburuordeak ohartarazi duenez, «prest egon behar dugu udazken honetan gripea eta COVIDa batera agertzeko».
Prentsaurrekoan azaldu den bezala, txertoak jasotzeko, arrisku-talde hauetako kideek izango dute lehentasuna:
GRIPEAREN AURKAKO HAURREN TXERTAKETA
Gainera, bigarren urtez jarraian, Osakidetzak sistematikoki txertatuko die gripearen aurkako txertoa 6 hilabetetik gorako eta 5 urtetik beherako haurrei, txerto hori sartu baitu adin-tarte horretako haurren txertaketa-egutegian. Arrisku-egoeran dauden 5 urtetik gorako pertsonei ere emango zaie txertoa.
20 hilabete eta 5 urte bitarteko haurrei sudurraren bidezko txertoa jarriko zaie, ziztada saihesteko; beraz, atxikidura handiagoa espero da.
GRIPEAREN AURKAKO TXERTOAREN ESKURAGARRITASUNA ETA EZAUGARRIAK
Gripearen aurkako sudurraren bidezko txertoa aipatutako haurrentzat bakarrik izango da. Biztanle gehienek muskulubarneko txertoa tetrabalentea jasoko dute, hau da, gripearen andui desberdinen aurkako babesa handitzen duena: 2 A motakoak eta 2 B motakoak. Zehazki, kanpaina honetarako honako hauek erosi dira:
Guztira, eskuragarri dauden gripearen aurkako 755.600 dosi dira, eta, eskaera handiagoa izanez gero, % 20an handitu ahal izango dira 906.720 dosira iritsi arte, hau da, Osakidetzak inoiz aurreikusitako kopururik handiena kanpaina egin den 36 urteetan.
NOLA ESKA DEZAKET ZITA?
Hasieran, arrisku-taldeetako pertsonei emango zaie lehentasuna: Horrenbestez:
PREBENTZIO-NEURRIAK
Txertoa jartzeaz gain, Osasun Sailak eta Osakidetzak gogorarazten dute gripea eta COVIDa prebenitu daitezkeela zenbait neurri errespetatuz: eskuak garbitu, jende-pilaketak saihesu, espazio itxiak aireztatu eta maskara erabili. Alde horretatik, sailburuordeak euskal gizarteari eskatu dio maskara lotsik gabe erabiltzeko, batez ere espazio itxietan eta gripe-sintomak izanez gero.
Más información en: https://www.osakidetza.euskadi.eus/2023ko-txertaketa-kanpaina/webosk00-oskenf/eu/
25_0026 Ertzaintzak obus bat erretiratu du Hondarribiko etxe bateko lorategitik Ertzaintzak obus bat erretiratu du…
Zinema eta Zientzia zikloaren zortzigarren edizioak denboraren kontzeptuan sakontzea proposatzen du. Helburu horrekin, hamabi film…
Gabonetako geldialdiaren ondoren, Emakumeen* Etxearen jarduna bueltan da eta 2025 urte honen lehen erdirako antolatu…
Jakina da Zarautzen eta zarauztarren elementu adierazgarrietako bat herrian egiten den bizikleten erabilera zabala dela.…
Amalur Landu partehartze prozesua gauzatzearekin batera, Zarauzko Udaleko lorezaintza zerbitzua Salberdin urbanizazio proiektuaren baitan jasota…
Jesus Carrera Olaskoaga hondarribiarra fusilatua izan zenetik 80 urte beteko dira ostegun honetan, urtarrilaren 16an.…