Categorías: albisteak-berriak

Lehendakariak: «Madrilen, Parisen eta Bruselan euskal herritarren interesak defendatzea da gure betebeharra»

Imanol Pradales Lehendakaria eta Jean-René Etchegaray Iparraldeko Komunitateko Lehendakaria Baionan bildu dira gaur, Mankomunitatearen egoitzan, erakundeen arteko lankidetza indartzeko asmoz

Imanol Pradales Lehendakaria eta Jean-René Etchegaray Iparraldeko Komunitateko Lehendakaria eta Baionako alkatea Baionan bildu dira gaur goizean, Mankomunitateak Lapurdiko hiriburuan duen egoitzan. Lehendakaria pozik agertu da Jean-René Etchegarayk erakutsitako lankidetza-espirituarekin. Halaber, María Chivite Nafarroako Gobernuko presidentearekin duela gutxi izandako bileran jarrera bera izan zuela nabarmendu du. Ildo horretan, Pradalesek esan duenez, «gure lurraldeen arteko elkarlan hau behar historikoa da, gure herriaren errealitateari erantzuteko lan egiteko modu eredugarria».

«Gaurko bileran elkarlana izan dugu hizpide, eta horren adibide da 2019an sinatutako Memoranduma». Memorandum horri dagokionez, Lehendakariak jakinarazi du abendurako osatuta egotea espero dutela. Pradalesek memorandum honetan jasotako konpromiso batzuk gogorarazi ditu. “Erronka hauetan elkarlana indartu eta sakontzeko konpromisoa hartu dugu: trantsizio eko-soziala, laborantza eta elikadura jasangarria, mugikortasuna, lurralde eta ekonomia garapena, euskara eta kultura, migrazioa eta, azkenik, Ardatz Atlantikoari bultzada”, esan du Lehendakariak .

Ekimen garrantzitsu batzuk, jada abian

Akordio hori 2019an abian jarri zenetik, ekimen garrantzitsuak gauzatu dira, Pradalesek gogorarazi duenez. Nabarmentzekoak dira Hendaiako Truke Multimodalerako Zentroa eraikitzea, migratzaileen aldeko ekintza bateratuak egitea edo Europako Batzordeak mugaz gaindiko lehen jatorri-deitura, Euskal Sagardoa baimentzeko ekimena.

Atlantikoko ardatzaren bultzadari dagokionez, Imanol Pradalesek adierazi duenez, «Arku Atlantikoa osatzen dugun nazio eta eskualdeek Europako garapen berritik deskonektatzeko arriskua dugu. Gure interes eta gaitasun propioak jokoz kanpo gera daitezke. Gure betebeharra da Arku Atlantikoak Europan duen posizioa indartzea. Beraz, «Piriniotako bi aldeetako euskal herritarren interesak defendatuko ditugu, Madrilen, Parisen eta Bruselan”, baietsi du.

Helburu hori lortzeko, orain tresna berri bat dutela jakinarazi dute, AFOMEF programa (Mendebaldeko Eremu Funtzionala), FEDER Europako Funtsetara hobeto iristea ahalbidetuko diena.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Ertzaintzak espetxera eraman du Burtzeñako hilketan parte hartzeagatik ospitalean zegoen seigarren atxilotua

24_0558 Ertzaintzak espetxera eraman du Burtzeñako hilketan parte hartzeagatik ospitalean zegoen seigarren atxilotua Ertzaintzak espetxera…

5 horas hace

PepsiCo-ren Arabako lantegia zero emisio garbi dituen lehenengoa izango da taldean

Euskadin enpresa gutxik adieraz dezakete harro KAS moduko irudizko kolektiboaren parte izaten jarraitzen dutela. Gasteizen…

5 horas hace

NaturalSpeech, adimen artifizialean oinarritutako ahots-laguntzaile birtualak eskaintzen dituen Gasteizko enpresa

NaturalSpeech Gasteizen kokatutako enpresa da, eta 2015az geroztik Cestel Taldearen parte da. Ahots eta testu-laguntzaile…

5 horas hace

Eusko Jaurlaritzak sorosleen greban ezarritako gutxieneko zerbitzuak errespetatzeko eskatu dio Barakaldo Kirolak elkarteak ELAri

El pasado 1 de octubre, Barakaldo Kirolak volvió a abrir sus piscinas en horario ininterrumpido…

5 horas hace

“Euskararen presentzia oso handia da gure kooperatibetan.” Javier García San Martín, Fagor Taldea

Zortzi kooperatibaz osatutako taldea da Fagor: Onera, Fagor Elektronica, Fagor Arrasate, Fagor Automation, Galbaian, Copreci,…

5 horas hace

Nazioartekotzean emakumeen rola indartzeko funtsezko trebetasunak, B-WOMENIN Globalen laugarren jardunaldiko protagonistak

B-WOMENIN Global “Meeting & Expanding 2024” programa bere ekuadorrera iritsiko da, urriaren 23an Bilboko Merkataritza…

5 horas hace