Categorías: albisteak-berriak

37 agentek ordezkatuko dute Ertzaintza «European Police & Fire Games 2024» jokoetan

Urriaren 11tik 20ra hainbat diziplinatan lehiatuko dira: atletismoa, borroka arteak, igeriketa, tiroa, padela, arrauna, txirrindularitza, powerlifting-a, crossfit-a…

Ertzaintzaren zuzendari Victoria Landak, Ertzaintzaren buru Josu Bujandak eta Laguntza Taktikoko buru Josu Markaidak harrera egin die gaur goizean Bragan (Portugal) egingo den «European Police & Fire Games» ekimenaren 10. edizioan parte hartuko duten Ertzaintzako 37 kirolariei.

Hamar egun hauetan, ertzainak 30 herrialde baino gehiagoko beste profesional batzuekin lehiatuko dira, Eusko Jaurlaritzak emandako ekipazioa eramango dute, ikurrinaren koloreekin, eta «Ertzaintza» eta «Euskadi Basque Country» idatzita. Guztira 6 emakume eta 31 gizon dira. Disziplina bakoitzeko federazio-fitxa dute eta eskarmentu handikoak dira espezialitate bakoitzean: atletismoa, borroka-arteak (taekwondoa, judoa eta jiu jitsua), igeriketa, arrauna, crossfit-a, tiroa, padel-a, txirrindularitza, crossfit-a eta powerliftinga, saskibaloia, triatloia, etab.

20.000 euroko diru laguntzak

Eusko Jaurlaritzak 20.000 euroko dirulaguntza deialdia onartu du 2024rako, mota honetako Europako eta nazioarteko jokoetan parte hartzen duten ertzainen gastuen zati bat ordaintzen laguntzeko.

Helburua bikoitza da:

  • Ertzaintzaren irudia eta balioak indartzea, Euskadin zein Euskaditik kanpo.
  • Kirol-lehiaketen balioak sustatzea, horietako asko parte-hartzaileen jarduera profesionalarekin lotuta daudelako eta lanerako forma fisikoa mantentzen laguntzen dutelako.
albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Bilbon atxilotu dute sexu-erasoaren delitua leporatuta

24_0553 Bilbon atxilotu dute sexu-erasoaren delitua leporatuta Bilbon atxilotu dute sexu-erasoaren delitua leporatuta Prentsa Zerbitzua…

2 horas hace

Hiru atxilotu droga-trafikoagatik Abadiñon eta Iurretan

Durangoko Ertzain-etxeko agenteek hiru gizon atxilotu zituzten atzo, astelehena, arratsaldean, droga-trafikoa leporatuta. Atxilotuek merkataritza-lokal bat…

2 horas hace

Bizkaiko Esperientzia Gelek XXV. urteurrena ospatu dute

Aski ezaguna da UPV/EHUk esparru akademiko tradizionaletan egiten duen lana (graduak, berezko tituluak, masterrak, udako…

2 horas hace

‘Qué sabemos de…’ hitzaldi-zikloa itzuli da

Materialen Fisikako Zentroak (CFM), Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) eta Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenaren (CSIC) zentro…

2 horas hace

Intralogistik: “Industria-sektoreko enpresei laguntzen diegu haien kudeaketa logistikoa eraginkorragoa eta merkeagoa izan dadin”

Intralogistik Consulting, Durangon kokatua, enpresentzako aholkularitza logistikoko zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa bat da. Bere bezeroak…

2 horas hace

Talantiak ingurumenaren kalitatea babesten du teknologiarik berritzaileena aplikatuz

Euskadiko enpresen % 91ak plangintza handia erakusten du ingurumen-kudeaketan eta iraunkortasunarekiko konpromisoan. Ildo horretan, beren…

2 horas hace