Categorías: albisteak-berriak

Donostiako Udalak abian jarri du Haizearen Orraziaren plaza birgaitzeko lanen kontratazioa

Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako beste gai batzuk: Loiolako Erriberetako Haurreskola, Bretxa, Harria parkea, Galtzaden konponketak

Donostiako Udalak Haizearen Orrazia plaza birgaitzeko proiektuari dagozkion obrak kontratatzeko espedientea onartu du. Proiektu hori Peña Ganchegui y Asociados arkitektura-estudioak idatzi du, 1.493.748 euroko aurrekontua eta 6 hilabeteko egikaritze epea ditu.

Eneko Goia alkateak nabarmendu duenez, «behin Kostaldeko Zuzendaritzaren administrazio-emakida lortuta, jarduera hau burutu dezakegu, gure hiriarentzat hain garrantzitsua den ingurune honetara segurtasuna eta funtsa itzultzeko«.

Proiektu honetan planteatutako obra Donostiako panoraman hain nabarmena den leku honetarako beharrezkoak diren segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak bermatuko dituen sistema bat sortzeko beharragatik egin da. Eta Kultura Ondasun gisa kalifikatua egoteak, Monumentu Multzo kategoriarekin, jatorrizko proiektuaren funtsa berreskuratuko duen proiektu bat ahalbidetzen du multzo osoan.

Mendi-magala egonkortzeaz gain, esku-hartze orokorrak honako hauek dira: granitoa garbitzea, plataforma irisgarritasun-irizpideetara egokitzea, sarbide-plazatxoaren proiektua, landaredi-proiektua, argiztapen-proiektua eta saneamenduaren hobekuntza.

Beste esku-hartze puntual batzuk ere aurreikusten dira, hala nola bankua kentzea, berreraikitzea, metalezko estalkiak aldatzea, pitzatutako piezak ordeztea edo konpontzea eta behin-behineko hesia kentzea.

Loiolako Erriberetako Haurreskola

Tokiko Gobernu Batzarrak Loiolako Erriberako Gabriel Lafitte plazan haurreskola izateko lokal bat gaitzeko proiektua onartu du, 822.412 euroko aurrekontuarekin eta 8 hilabeteko egikaritze epearekin.

Proiektuaren xede den lokalak 315 m2-ko azalera eraikia eta 4,60 m-ko altuera librea ditu, eta horiek hiru arlotan egituratuko dira:

    • • Langileentzako zerbitzuak, bulegoa eta haur-orgen gunea dituen sarrera
    • • 55m2-ko erabilera anitzeko gunea
    • Hiru ikasgela

1-2 urteko bi ikasgelek elikagaiak prestatzeko eremua eta haurren higiene-eremua partekatuko dituzte. 0-1 urteko gelak elikagaiak prestatzeko, higienerako eta atsedenerako eremu propioak ditu.

Instalazioei dagokienez, argiteria, elektrizitatea, telekomunikazioak, ur hotza eta ur bero sanitarioa ez ezik, lokalak beroa berreskuratzeko gailua duen aireztapen mekanikoko sistema, zoru erradiatzaile bidezko berokuntza-sistema, ikasgelekin konexioa duen atezain automatikoa, suteen detekzio eta alarma sistema izango ditu.

Bretxa

Tokiko Gobernu Batzarrak BAIKA MERCADOS, SL-k aurkeztutako Bretxaren emakidaren balorazioa (56.038.763 euro) baztertzea eta dagokion kalte-ordaina zehaztea onartu du, 6.221.444 euroko balioa finkatuz. BAIKA MERCADOS, SL-k Udalak eskainitako prezioa errefusatzen badu, espedientea Lurraldeko Desjabetze Epaimahaiari bidaliko zaio, dagokion kalte-ordaina finka dezan.

Gainera, enpresari ohartarazten zaio Udalak ordaindu beharreko kalte-ordainetik konpentsatuko dela udalari zor dion zenbatekoa, kalte-galerengatik edo ordaintzeke dituen beste zor batzuengatik.

Harria parkea

Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du Campezo Obras y Servicios, SA enpresari esleitzea Altzako Harria parkean haurrentzako jokoen gaineko ehun-estalkia egiteko proiektuaren obra-kontratua, 237.079 euroko aurrekontuarekin eta 3 hilabeteko egikaritze-epearekin.

Jokoak euritik behar bezala babesten direla ziurtatzeko, joko-eremua baino handiagoa den ehun-estalkia planteatzen da. Era berean, joko-eremuan dagoen kautxuzko zoladura berrituko da, gaur egun oso hondatuta baitago. Bestalde, argiak gehituko dira ehunezko estalki berriaren azpian, jolas-eremua behar bezala argiztatzen dela bermatzeko.

Galtzaden konponketak

Tokiko Gobernu Batzarrak galtzadako zoladurak konpontzeko obren 2024. urteko proiektua onartu du. Aurrekontua 799.988 eurokoa da eta 23 asteko epean burutzea aurreikusten da. Egindako ikuskapenetan oinarrituta, guztira 23 kale/pasealeku/etorbideetan zoladuraren asfaltatzea eta zuloak betetzea proiektatzen da.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Ertzaintza hildako bat eragin duen Bermeoko sute bat ikertzen ari da

24_0707 Ertzaintza hildako bat eragin duen Bermeoko sute bat ikertzen ari da Ertzaintza hildako bat…

1 día hace

Espetxeratu egin dute Irunen indarkeria erabiliz lapurreta egin zuen gizona

Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen joan den larunbatean Irunen, indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Biktima…

1 día hace

Milioi bat euroko iruzurra egin duen eta Estatu osoan 1.200 biktima baino gehiago dituen talde kriminal bat, iruzur teknologikoetan espezializatua, desegin dute

Esquadra Mossoek, Polizia Nazionalak, Guardia Zibilak eta Ertzaintzak 23 pertsona atxilotu dituzte Osona eskualdean, horien…

1 día hace

Ertzaintzak eta Erandioko udaleko udaltzaingoek prebentzio-neurriak hartzen jarraitzen dute aisialdirako lokalen inguruan

24_0705 Ertzaintzak eta Erandioko udaleko udaltzaingoek prebentzio-neurriak hartzen jarraitzen dute aisialdirako lokalen inguruan Ertzaintzak eta…

3 días hace

Dos detenidos en Bilbao por su presunta implicación en la quema intencionada de mobiliario urbano

Durante esta madrugada la Ertzaintza ha detenido en la capital vizcaína a dos jóvenes de…

3 días hace

Gizon bat hil da zirkulazio-istripuan A-124 errepidean, Lantziegon

24_0703 Gizon bat hil da zirkulazio-istripuan A-124 errepidean, Lantziegon Gizon bat hil da zirkulazio-istripuan A-124…

4 días hace